Joan Martí ohorezko euskaltzaina Tarragonako seme kutun izentau dabe
2015-12-22 10:21 KultureaInstitut d'Estudis Catalans erakundeko kide osoa da, eta 2002tik 2010era bertako Secció Filològica saileko burua izan zan. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, katalan hizkuntzearen historia, gramatika eta erabilereari buruz, baita artikulu ugari be. Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburua katalanera itzuli dau (2013ko abenduan, Eusko legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak aurkeztua).
Joan Martí i Castell ohorezko euskaltzain katalana Tarragonako seme kutun izentau dabe, eta ekitaldi ofiziala bart, abenduaren 21ean, San Tomas egunean, izan da, Tarragonako Udaletxeko batzar aretoan.
Martí Tarragonan jaio zan, 1945ean. Bartzelonako Unibersidadeko eta Erromako La Sapienzako Unibersidadeko doktorea (Filologia Erromanikoan eta Lingue e Letterature Staniere-an, hurranez hurran) eta Hizkuntzalaritza Diakronikoan, Hizkuntzen Historia Sozialean eta Soziolinguistikan eta Lexikografian aditua da.
Tarragonako Rovira i Virgili Unibersidadearen sortzailea, bertako lehen errektorea izan zan, baita Filologia Katalanaren saileko zuzendaria be. Kataluniako eta Italiako beste hainbat unibersidadetan be irakasle ibili da.
Institut d'Estudis Catalans erakundeko kide osoa da, eta 2002tik 2010era bertako Secció Filològica saileko burua izan zan. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, katalan hizkuntzearen historia, gramatika eta erabilereari buruz, baita artikulu ugari be. Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburua katalanera itzuli dau (2013ko abenduan, Eusko legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak aurkeztua).
Beste alde batetik, hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Tarragona Uriko dominea, eta uri bereko Rovira i Virgili Unibersidadearena be. 2014an, ohorezko euskaltzain izentau eban Euskaltzaindiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!