Umeentzako euskerazko hamaika film, Zinegabonak programan
2015-12-23 11:23 ZinemeaHirugarren edizinoa beteko dau aurten Zinegabonak egitasmoak. Gabonetako oporraldia aprobetxauta, umeentzako animazinozko filmen programazinoa antolatu dau Zineuskadi alkarteak, Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Urruñan. Pelikula guztiak euskerazko bersinoan emongo ditue eta euro baten salduko ditue sarrerak.
Hirugarren edizinoa beteko dau aurten Zinegabonak egitasmoak. Gabonetako oporraldia aprobetxauta, umeentzako animazinozko filmen programazinoa antolatu dau Zineuskadi alkarteak, Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Urruñan. Pelikula guztiak euskerazko bersinoan emongo ditue eta euro baten salduko ditue sarrerak.
Zikloa abenduaren 28an hasi eta urtarrilaren 3an amaituko da. Hamaika filmeko egitaraua da eta Bilbon horreetako bost ikusi ahal izango dira: Marko Makako, Asterix eta Dragoi Bola filmak emongo ditue abenduaren 28, 29 eta 30ean EiTBren egoitzako Multibox aretoan. Urtarrilaren 2an Zazpigarren ipotxa emongo dabe Azkuna Zentroan eta urtarrilaren 3an Magiaren etxea, leku berean.
Zinegabonak zikloko film guztiak euskerazko bersinoan emongo ditue. Izan be, umeei euskerazko filmak ikusteko aukerea emotea da egitasmoaren asmoetako bat. Prezio merkeak ipini ditue, ganera: Euro baten truke sartu ahal izango da eta EiTBren Multiboxeko proiekzinoen kasuan, doban, gonbidapena aurretiaz hartuta. Saio guztiak goizeko 11:00etan izango dira.
Zinema proiekzinoakaz batera, bikoizketeagaz lotutako tailerra antolatu dabe Zinegabonaken barruan. Profesionalen laguntzinoagaz, filmak zelan bikoizten diran ikasiko dabe parte-hartzaileek eta euren ahotsa be grabau ahal izango dabe. Tailerra abenduaren 28an egingo dabe Bilbon, 29an Donostian eta 30ean Gasteizen.
Zikloaren informazino guztia eta proiekzinoen egutegia, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!