Ruper Ordorikak 'Lurrean etzanda' argiz betetako diskoa kaleratu dau

z 2014-11-27 14:55   Musikea

Hamar kanta barri eta egokitzapen bat dakarz Ruper Ordorikak lan barrian, Lurrean etzanda (Elkar). Argiak garrantzi berezia dauka abestietan, eguneroko bizitzeari aurre egiteko tresnak dira, Elkarreko Anjel Valdesen ustez. Leo Abrahams gitarristea, Simon Edwards baju-jolea eta Kenny Wollesen bateria-joleagaz grabau dau, zintan. Bilbon aurkeztuko dau diskoa zuzenean, Kafe Antzokian, abenduaren 20an, 22:00etan.

Hamar kanta barri eta egokitzapen bat dakarz Ruper Ordorikak lan barrian, Lurrean etzanda (Elkar). Argiak garrantzi berezia dauka abestietan, eguneroko bizitzeari aurre egiteko tresnak dira, Elkarreko Anjel Valdesen ustez. Leo Abrahams gitarristea, Simon Edwards baju-jolea eta Kenny Wollesen bateria-joleagaz grabau dau, zintan. Bilbon aurkeztuko dau diskoa zuzenean, Kafe Antzokian, abenduaren 20an, 22:00etan.

Igaz argitaratutako Azukre koxkorrak lanean bere oroimen musikala izan zan protagonista, oraingoan bere barruko korronteari oratu deutso, eta barru-barruko kantak sortu ditu, Valdesen esanetan. Musikearen bitartez orekatu eta ordenau egiten dau bere burua musikari oñatiarrak, bere burua behartu egin dau argitasuna bilatzera. Ezkortasuna beste sasoi hobeagoetarako itxiko dogu, esan dau.

Alberto de La Casaren lana azpimarratu dau Ordorikak, askotan kredituetan galtzen danez, aitatu egin behar dot. Bere kantek De la Casasi asko zor deutsiela eresten deutso. Kantak erakusten deutsodaz, kantau... 'sparring' lez erabilten dot, ganeratu dau.

Kanta danak Ordorikak berak idatzi eta konposau ditu, baina bada egokitzapen bat, Zerutik gertu ez da ondo egoten. Dionisio Cañas idazlearen Lugar liburuko poema bat dauka oinarrian. Disko anitza dala onartu dau kantariak, eta gaiak be danetarikoak dirala, oinarrian, gaixotasuna, heriotzea, maitasuna, gorrotoa, zoriontasuna... Berba batzutan hutsak dira, baina aldatu egiten gaitue bere bai.

Grabazinoan, ez dau bere zuzeneko bandea izan alboan. Leo Abrahams gitarra-jotzailea eta Kenny Wollesen bateria-joleagaz grabau zituan kantak irailaren 5etik 7ra, Elkar estudioan. Gauza oso berezia izan zala gogoratu dabe bai Valdesek bai Ordorikak: Hiru egun oso potente izan ziran; danen egutegiak bateratzea izan zan gauzarik gatxena. Estudioak ez deutso lehengo beste bildur emoten, gero eta gusturago ei dago: Aurrerapen teknikoek zerikusia daukiela uste dot, teknologiak musikariaren alde be egin leike, ez kontra bakarrik.

Victor Sanchezek egin dau grabazinoa, Elkar estudioan. Nahasketak eta masterra Jonan Ordorikak egin ditu, Katarain eta Mamian. Oskar Alegriak diseinau dau azala, erretratuan Ruper bera agiri da, osaba bategaz, Mungiako kale baten. Ni ez nengoen guztiz konforme argazki horregaz, baina Oskar tematu egin zan eta..., esan dau umoretsu.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu