Joseba Mikel Ugalde bermeotarrak 'Muakiss weblog postikatua' lana argitaratu dau

Bizkaie! 2014-11-26 11:41   Kulturea

Orain urte bi abiautako Urertzeren Uberan Collagekera bildumearen hirugarren eta azkenengo liburua kaleratu barri dau Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak,  Muakiss weblog postikatua.

Orain urte bi abiautako Urertzeren Uberan Collagekera bildumearen hirugarren eta azkenengo liburua kaleratu barri dau Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak,  Muakiss weblog postikatua.

Honen aurreko Hirurehun eta hamar segundo haiek eta Urertzeko mamarrua beharretan, maisu eta ikasle batzuen ibilbidea zan ardatz. Urertze maisuagaz -azaltzen dau egileak liburuaren berbaurrean- entzutearen, irakurtearen eta idaztearen benetako kokagunea ikasi eben. Leku berezi hori jakin-mina eta plazerraren artean dagoala dino.

Muakiss-en berbak gazteago agiri dirala nabarmentzen dau Ugaldek, formatu digitalean eta interaktiboan. Gaiei jagokenez be, bada barrikuntzarik, alaiagoak eta modernoagoak dira eta. Egilearen helburua transmisinoa eta barrikuntzea buztartzea da, umorea eta ironia erabiliz.

Urertzeren uberan blogean irakurgai dagoz liburuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu