Laugarren Bertso Derbia, Donostian
2014-11-26 17:34 BertsolaritzeaAbenduaren 14an, domekan, Anoetan jokatuko dabe Realak eta Athleticek ligako partidua. Aurretik, barriz, eguerdiko 12:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Alkarri berbea emonda kantuan izango dira sei bertsolari Pasa hitza! lemapean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus Realaren izenean eta Jon Maia, Jone Uria eta Igor Elortza Atleticen alde.
Abenduaren 14ean, eguardiko 12:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean ospatuko da BertsoDerbiaren laugarren edizinoa, aurten Real Sociedad Fundazinoak antolatuta Athletic Club Fundazinoaren laguntzinoagaz.
Abenduaren 14an, domekan, Anoetan jokatuko dabe Realak eta Athleticek ligako partidua. Aurretik, barriz, eguerdiko 12:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Alkarri berbea emonda kantuan izango dira sei bertsolari Pasa hitza! lemapean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus Realaren izenean eta Jon Maia, Jone Uria eta Igor Elortza Atleticen alde.
Kirola eta kulturea buztartzeko ahalegina egin nahi da. Horretarako, zaleek kalean bistaratzen daben jai giroan barruratuko da goizetik berbearen jaia. Reala eta Athletic fundazinoek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia, taldeen arteko lehiatik harago kirolak eta kultureak batu egiten gaituela sinistuta. Horrezaz gan, Reala eta Athletic fundazinoek euskerearen normalizazinoan egiten daben ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia, geure hizkuntza eta gure kultureagazko konpromisoan sakontzeko balio dauelakoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!