Alazne Untxalok irabazi dau Xalto bertsolari sariketea
2015-11-23 09:23 BertsolaritzeaGoizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.
Goizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.
Hamahirugarrenez egin dabe aurten Xalto txapelketea. Finalean zazpi bertsolari egon dira. Zortzigarrenak, Amaia Elizagoienek, ezin izan dau saioan egon. Maider Ansa gai-jartzaile dala, eta 40 ikusle ingururen aurrean, era askotako bertsoak bota behar izan ditue finalistek.
Lehenengo fasean zazpi finalistak batera ibili dira bertsotan. Bigarren fasera Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza pasau dira. Kopletako eta bakarkako ariketak egin behar izan ditue biek eta, azkanean, Untxalo nagusitu da. Iturengoa da bera.
Untxalo irabazleaz eta Alkaiza bigarrenaz gan, honeek izan dira beste bost finalistak: Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu, Manex Mailharin, Sarai Robles eta Egoitz Gorosterratzu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!