Alaia Martin da lehen finalistea, Zarauzko finalaurrekoa irabazita

Bizkaie! 2015-11-23 09:49   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako. Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.200 bertsozale izan ziran Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian eta gogoz txalotu eben sei bertsolarien jarduna.


Zarautzeko sailkapena

Alaia Martin Etxebeste        504
Agin Laburu Rezola        496
Ander Lizarralde Jimeno     455,5
Jon Martin Etxebeste        451
Beñat Iguaran Amondarain    445
Unai Gaztelumendi Arandia    441


Bigarren finalaurrea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak hurengo astegoienean izango dau jarraipena, bigarren finalaurrekoagaz. Datorren domekan, Tolosako Usabal kiroldegian izango da saioa eta kantuan, barriz, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariak izango dira.

Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Sarrerak, barriz, www.bertsosarrerak.eus webgunean dagoz salgai.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu