Cantadoriak versus bertsolariak Sardinian
2015-11-24 13:09 BertsolaritzeaInstituto Etnografico Della Sardegna erakundeak antolatuta, kulturarteko topaketea egingo da Sardinian, Cagliariko Konserbatorioko Auditoriumean eta Mintzola Fundazinoak be parte hartuko dau. Zemendiaren 27an eta 28an, Oihana Bartra eta Igor Elortza bertsolariak izango dira bertan, Karlos Aizpurua Mintzolako kideagaz batera.
Instituto Etnografico Della Sardegna erakundeak antolatuta, kulturarteko topaketea egingo da Sardinian, Cagliariko Konserbatorioko Auditoriumean eta Mintzola Fundazinoak be parte hartuko dau. Zemendiaren 27an eta 28an, Oihana Bartra eta Igor Elortza bertsolariak izango dira bertan, Karlos Aizpurua Mintzolako kideagaz batera.
Zemendiaren 27an eta 28an izango dira jarduerak. Barikuan, hilaren 27an, publiko eta ikasleei zuzenduriko tailerrak eskainiko ditue 18:00etatik aurrera eta Karlos Aizpuruak berbaldia emongo dau, Auto-antolaketea bertsolaritzea bizibarritzeko gako izenburupean. Hurrengo egunean, 20:00etan hasita, emonaldia eskainiko dabe bertsolariek eta cantadoriek. Sardiniako inprobisazinoko lau adieren erakustaldia egingo da, mutetu, repentina, muto eta otada, eta tartean, bertsolariek be euren lana buztartuko dabe.
Mintzolak Sardiniako cantadoriakaz eta, oro har, kulturartearen barruan garatu dauen lanaren haritik sortu da topaketa honetan parte hartzeko aukerea. Azken hileotan eta datozenetan be ez dira faltako era horrtako topaketak, Sardiniakoa lako konbidapenez gan, Donostia 2016 Europako Kultur Uriburuagaz alkarlanean atondutako Europa bat-batean proiektuari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!