Bizkaidatz Txikia literatura lehiaketea abian da

Bizkaie! 2015-11-23 13:43   Kulturea

Helduentzako Bizkaidatz sariakaz batera antolatzen dau urtero Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Txikia lehiaketea, ume eta gaztetxuek be euren sormen literarioa garatu ahal izan daien. Miren Agur Meabek, euskeraz, eta Seve Callejak, gaztelaniaz, idatzitako istorioen hasikereari jarraipena emonda parte hartu ahal izango dabe Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Martiaren 11ra arteko epea dago idazlanak aurkezteko.

Gazteen artean sormen literarioa eta irakurzaletasuna bultzatzea da Bizkaidatz Txikiaren helburu nagusia. Horretarako, helduen Bizkaidatz sariketan erabilten dan sistemea hartzen dau Foru Aldundiak eta idazle gazteentzat egokitzen dau. Holan, idazle ezagun bik hasitako ipuinei amaierea idatzi beharko deutse Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek.

Euskerazko atalerako, Miren Agur Meabek Haize-begi izenburuko istorioa idatzi dau. Istorioaren lehenengo pasarteak, zehatz esateko. Parte-hartzaileek asmau beharko deutsie amaierea. Gaztelaniaz idatzi nahiago dabenentzat, Seve Callejak Viaje Nocturno izeneko istorioaren hasikerea idatzi dau.

Gaztetxuek 2016ko martiaren 11ra arteko epea daukie istorioetako baten amaierea idatzi eta Bizkaiko Foru Liburutegira bialtzeko. Kategoria bi egongo dira: Lehen Hezkuntzako ikasleentzakoa eta Bigarren Hezkuntzakoena. Maila bakotxean sari bi egongo dira, hizkuntza bakotxean. Irabazleei tableta oparituko deutsie eta bigarren sailkatuei, liburu elektronikoa. Irabazleen ikastetxeei eskola-materiala emongo deutse.

Parte-hartzaileei eskatzen jake, aukeratu daben istorioari amaierea topetako, lau edo bost orritan idatzia. Meabek eta Callejak sortutako egoerak eta personajeak garatu beharko ditue. Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Miren Agur Meaberen Haize-begi ipuinaren hasikerea, hemen.

Seve Callejaren Viaje nocturno, hemen.

Igazko Bizkaidatz Txikia lehiaketara, 186 idazlan aurkeztu ziran, 72 euskeraz eta ganerakoak, gaztelaniaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu