Bryan Adamsek 4.000 sarrera saldu ditu Barakaldoko BECen emongo dauen kontzerturako

Bizkaie! 2015-11-04 17:10   Musikea

Bryan Adams konpositore, abeslari eta musikari kanadarrak Get Up izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan, 2016eko urtarrilaren 29an Barakaldoko BECen eskainiko dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero. Egun bakarrean 4.000 sarrera saldu dira eta, beraz, ez dago denporea galtzerik.

Bryan Adams konpositore, abeslari eta musikari kanadarrak Get Up izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan, 2016eko urtarrilaren 29an Barakaldoko BECen eskainiko dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero. Egun bakarrean 4.000 sarrera saldu dira eta, beraz, ez dago denporea galtzerik.

Sarrerak doctormusic.com eta ticketmaster.es webguneetan, Fnac, Carrefour Bidaiak eta Halcón Bidaiak bulegoetan, 902 15 00 25 telefonoan eta Ticketmaster sareko ohiko tokietan erosi daitekez. Kontzertua jesarrita ikusteko sarrerek 50, 56 eta 64 euroko prezioak ditue, eta pistan zutunik ikustekoak 48 eurokoa (banaketa gastuak kontuan izan barik).

Get Up Tour izeneko biran, urrian argitaratu barri dauen Get Up azken laneko abestiez gan, bere ibilbideko kanturik ezagunenak be eskainiko ditu musikari kanadarrak, besteak beste, Summer of '69, Run To You, (Everything I Do) I Do It For You edota When You're Gone. Horrezaz gan, bira barri honetan, Bryan Adams formatu elektrikora itzuli da, banda oso bategaz, azken urteetan pianoagaz edo modu akustikoan egin dituan birak atzean itxita.

Get Up Bryan Adamsen estudioko hamahirugarren diskoa da. Danetara, 13 abesti ditu, bederatzi barri eta lau bersino akustiko, besteak beste, Brand New Day, You Belong To Me, Thunderbolt, Don't Even Try edota We Did It All. Produktorea Jeff Lynne izan da, Electric Light Orchestra eta The Traveling Wilburys (George Harrison, Roy Orbison, Jeff Lynne, Bob Dylan eta Tom Petty) taldeetako sortzaile eta kidea, eta abestiak Adamsen ohiko kolaboratzailea dan Jim Vallancegaz batera idatzi ditu musikari kanadarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu