Munduko domeinu barrien artean .eus laugarren postuan dago

Bizkaie! 2015-11-05 16:35   Kulturea

PuntuEUS Fundazinoak jakinarazo duenez, munduan sortu diran domeinu barrien artean .eus laugarren postuan kokatu da kalidade eta SEO sailkapenetan, mundu osoko 783 domeinuren artean egindako neurketearen ondoren. 

Munduan sortu diran domeinu barrien artean .eus laugarren postuan kokatu da kalidade eta SEO sailkapenetan, mundu osoko 783 domeinuren artean egindako neurketearen ondoren. Domeinu horreek erabilten dituen webguneen konfiantza-fluxua be aztertu da, eta eitb.eus, berria.eus eta argia.eus lehen hogeien artean agiri dira, PuntuEUS Fundazinoak jakinarazo duenez.

2012an ICANNek (Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazinoak) Interneteko domeinu barriak onartzeko prosezua abiarazo eban, eta prozesu horren ondorioz sareratu zan 2014an .eus domeinua. Prozesu horretan 1.300 domeinu barri onartu zituan ICANNek, eta dagoeneko, horreetatik 783 dagoz martxan, gaikoak gehienak, eta komunidadeenak eta geografikoak beste asko.

Globe Runner enpresa estadubatuarrak argitaratu barri dauen azterketearen arabera, domeinu horreen guztien artean .nrw, .scot, .brussels eta .eus dira kalidade handiena dabenak, hurrenkera horretan. .bzh, .agency, .wiki, .foundation, .tips eta .today domeinuek zarratzen dabe lehen hamarren sailkapena.

Era berean, komunidade eta lurraldeei jagokezan domeinuek SEO arloan daben eragina argitaratu dabe. 40 domeinu aztertu ditue eta lehenengo lau postuetan aurreko zerrendea osotu daben domeinu berak agiri dira; beraz, laugarrena da .eus SEO arloan.

Era berean, domeinu barriak dituen webguneen konfiantza-fluxua be aztertu dabe eta euskerazko hiru webgune agiri dira Top 20an: laugarren postua eskuratu dau eitb.eus-ek, bederatzigarrena berria.eus-ek eta hamabigarrena argia.eus-ek.

PuntuEUS Fundazinoaren arabera, azterketa honek agirian itxi dau .eus kalidadezko domeinua dala, .eus erregistretan daben webguneek domeinua erabilteaz gan kalidadezko edukia sareratzen dabelako, beste domeinu batzuetan ez bezela. Kantidadeari erreparauta, barriz, 4.370 domeinu izen erregistrauta, domeinu barrien artean 236.a da .eus.

Globe Runner SEO eta Marketingean espezializautako AEBetatako enpresak egin dau azterketea. Horretarako, gTLD (Lehen Mailako Domeinu Orokorrak) barrietan oinarritutako eta ondo garatutako 20.000tik gora webgune aztertu ditue.

Globe Runner enpreseak azaldu dauenez, domeinu izen asko erregistrau dira gTLD barrietan, baina izena erregistreteak ez dau esan nahi benetako webgune bat sortu danik. Horregaitik, webguneen garapen mailea eta bilatzaileetako SEO posizionamendua aztertu ditue. Kalidadeagaz lotutako adierazleak erabili ditue, helburua gTLD barrien arrakastea kalidadearen ikuspuntutik neurtzea izan baita. Azterketarako erabili daben tresnea Majestic Konfidantza-Fluxua izan da.

.eus domeinua euskera eta euskal kulturearen komunidadearen Interneteko lehen mailako domeinua da, euskerea beste hizkuntzen mailan kokatzen dauena, euskerearen normalizazinoan lagunduko dauena eta euskerearen herriari nazinoarteko autortzea eskaintzen deutsona. PuntuEUS Fundazinoa da .eus domeinua kudeatu, kontrolau eta administretako ardurea dauen erakundea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu