Andoni Sagarna izango da Euskaltzaindiaren Hiztegia egitasmoaren zuzendari barria
2014-02-10 09:57 Euskerea berbagaiAndoni Sagarna euskaltzain osoa eta Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaria, 2014. urtean. Miriam Urkiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko Lantaldearen buruak, zeregin horretan lagunduko deutso, eta Jose Antonio Aduriz euskaltzain urgazleak aholkulari lanetan jardungo dau.
2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea zabalik dago
2014-02-07 15:15 BertsolaritzeaEskualdeetako txapelketetan izena emoteko epea martiaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.
Diziplina anitzeko kulturea aro digitalean, Tracking Bilbao Trash Media jaialdian
2014-02-07 14:31 jardunaldiakTracking Bilbao Trash Media jaialdia Bilbon egingo da zezeilaren 10ean, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo). Hilaren 14ra bitartean, websailak, bideoklipak, iragarki biralak eta ikus-entzunezko formatu barriak jorratuko ditue tailer espezializatuan. Ruben Ontiveros gidoilariak eta Borja Pérez aktoreak parte hartuko dabe.
Artatza-Romo BHI-ko ikasle batek irabazi dau Euskadiko Matematikako Olinpiadea
2014-02-07 11:56Javier de la Bodega Domingo-Aldamak, Artatza-Romo BHI-ko ikasleak, irabazi dau urtarrilaren 17an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean jokatutako Matematikako Olinpiadea; danetara, batxilergoko 42 ikaslek parte hartu eben. Bigarren saria, barriz, Eskolapios Ikastetxeko Martin Ortiz Ramirezek eroan eban, eta hirugarrena, Portugaleteko Andra Mari Ikastetxeko Iñigo Martinez Gomezek.
Argentinako euskal etxeetako euskerazko eskolak finantzetako hitzarmena sinatu dabe HABEk eta FEVAk
2014-02-07 10:43 Euskaldunak munduan2013/14 ikasturterako 30 hitzarmen sinatu ditu HABEk mundu zabaleko euskal etxeakaz. Hitzarmen horreen bitartez, 80 euskal etxetan 2.100 ikasle heldu ibiliko dira euskerea ikasten, Vancouverren (Kanada) hasi eta Sydneyraino (Australia). Gainera, ikasturte honetan, lehenengo aldiz, Bruselan eta Kolonbiako Antioquian be izango ditue eskolak.
Lekuek jaialdiak musikaz beteko dau Gernika martiaren 9tik 16ra bitartean
2014-02-07 10:33 MusikeaGernikako musikari eta musikazaleak bat egin dabe Lekuek izeneko jaialdia antolatzeko. Halanda ze, martiaren 9tik 16ra bitartean, makinatxu bat jarduera izango dira aukeran herriko hainbat espaziotan, tartean Audience, Marlango, Gari, Ruper Ordorika eta Atom Rhumbaren zuzenekoak.
Zinemaldia.cat euskal zinemeak atzerrian dauen erakusleiho garrantzitsuena bilakatu da
2014-02-06 17:40 BarriakJaialdia zezeilaren 13an hasiko da Gernika bajo las bombas pelikulearen emonaldiagaz, euskal produkzinoa izateaz gan Kataluniakoa be izan dauelarik. Holan, jaialdian zehar, bai pantailan edota solasaldietan, besteak beste, Aitor Merino, Marc Clotet, Mark Schardan, Patxo Telleria, Pep Tosar, Gorka Otxoa, Leticia Dolera, Lander Otaola eta Marc Gutiérrez izango dira.
Gerraurrean filmautako 'Sinfonía vasca' dokumentala topau dabe
2014-02-06 16:51 BarriakAdolf Trotz alemaniarrak zuzendutako Sinfonía vasca 1936ko dokumentala topau dau Andoni Elezkano EHUko irakasle eta historialariak. 36ko gerrea hasi orduko Euskal Herrian filmautako azkenengo pelikulea da eta galdutzat jo izan da. Bilbon, Donostian eta Gasteizen estreinau eben dokumentala
Kulturearen eta uriaren arteko hartu-emonak aztertuko ditue Bilbon martian, Avignoneko Foroan
2014-02-06 14:20 jardunaldiak2008an sortu zanetik, lehenengoz egingo da foroa Frantziako Avignon uritik kanpora, izan be, Bilboko Alondigara etorriko da kulturearen ganeko pentsalari eta eragileen topaketea martiaren 5etik 7ra.
Wes Andersonen 'The Grand Budapest Hotel' pelikuleak hasiko dau gaur Berlinale jaialdia
2014-02-06 13:19 BarriakGaur, zezeilak 6, hasi eta hilaren 16ra arte hogei lan izango dira Berlinaleko Sail Ofizialean lehian, tartean Wes Anderson estadubatuarrak zuzendutako The Grand Budapest Hotel pelikulea. Kean Loach zinemagile ezagunak Ohorezko Urrezko Hartza jasoko dau, ganera.
BilbaoEszenak 'Hizkuntzen Elkarbizitza Sorkuntzan' monografikoan izena emoteko epea zabaldu dau
2014-02-06 12:39 kulturbizErakusketa-formatu anitzetako sorkuntzan eta eszenifikazinoan interesauta dagozan antzerki (zuzendari, antzezle eta dramaturgo), jantza (koreografo eta jantzari), arte plastiko, bideo eta argazki alorretako profesionalei eta erdi-profesionalei zuzendutako ikastaroa da.
'Kimuak' programea Clermont Ferrandeko Azokan dago egunotan
2014-02-06 11:19 BarriakEtxepare Euskal Institutuak bultzatutako Kimuak programako arduradunak Frantziako Clermont Ferrandeko Azokan beharrean dabilz egunotan euskal film laburren sustapenean. Nazinoarteko Film Laburren jaialdi honek euskal partaideak be izango ditu, Raul de la Fuenteren Minerita dokumentala sail ofizialean, eta Kote Camachoren Elkartea, hain zuzen be.
'Cockneys vs Zombies' filma Filmazpit katalogoan sartu dabe
2014-02-06 10:02 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astean 2012an Publikoaren Saria irabazi eban Matthias Hoene zuzendariaren Cockneys vs Zombies komedia britainiarra Filmazpit katalogoan sartu dabe.
'Istorio BIziak', ahozko narrazinoaren inguruko kultur programa barria Bilbon
2014-02-05 14:17 jardunaldiakIstorio BIziak aisiarako jarduerea baino zeozer gehiago da, edade talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimena, hain zuzen be, euskeraz eta gaztelaniaz egingo diran jarduerakaz. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horreetako batzuk nazinoarte mailakoak.
Ray Davies, Bobby McFerrin, Chick Corea, Stanley Clarke eta John Scofield, Donostiako 49. Heineken Jazzaldian
2014-02-05 13:14 MusikeaHeineken Jazzaldia garagarrilaren 23tik 27ra izango da, eta antolakuntzea ohiko asmoei jarraituz dabil programazinoa osotzen, hau da, jazzaren musikari handiak, herri kontzertuak dobako agertokietan eta euskal jazzaren sustapena.
Gaztetxuentzako X. Bertsopapel lehiaketea martxan da Bermeon
2014-02-05 11:48 BertsolaritzeaBermeoko X. Bertsopapel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuentzat. Sariketearen helburua gazteen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira
'American Hustle'
2014-02-04 17:30 Zinema kritikakMetrajea luzeegia da eta, ganera, tarteka galdu egiten gara istorioan. Amaierea heltzen danean, ez hotz ez bero geratzen gara. Asko espero genduan. Eta huts egin deusku.
Jon Uriarte 'Farolin' eta Karmele Larrinaga 'Zarambolas' izango dira Bilboko Aratusteetan
2014-02-04 17:02Jai Batzordeak zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango diran Bilboko Aratusteetako personaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten Jon Uriarte kazetari bilbotarra izango da Farolin eta Karmele Larrinaga aktore bilbotarra, Goenkaleko Axun, Zarambolas.
Bilboko Arte Eder Museoa, martitzenetan zarratuta gaurtik aurrera
2014-02-04 11:37 kulturbizGainera, 2014rako sarrerea euro bat igotea erabagi dabe, seitik zazpi eurora. Sarrera murriztua 4,5etik 5 euro joan da eta, besteak beste, ikasleek, 25 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek eskatu ahal izango dabe. Lanbakoentzako, 12 urtetik beherakoentzako eta irakasleentzako, barriz, dobanekoa izango da sarrerea.
Gernikako Arbolearen kimu bat landatu dabe EHUko Leioako campusean
2014-02-04 10:31Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko Leioa-Erandio guneak Gernikako Arbolearen kimu bat izango dau sarreran aurrerantzean. Holan, bata bestearen ondoan egongo dira euskaldunen ikurrik unibersalena dan Gernikako haretxa, eta Eduardo Chillidak EHUrentzat diseinau eban ikurra, mundura zabaltzen dan frutu emonkorra irudikatzen dauen beste zuhaitz bat, hain zuzen.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...