Zabalik dago XV. Zientzia Asteko jardueretan parte hartzeko izen-emote epea

Bizkaie! 2015-10-27 09:37

XV. Zientzia Astean, zientziaren, teknologiaren eta barrikuntzeagaz lotuta dagozan ekimen ugari izango dira hiru euskal uriburuetan. Hain zuzen be, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand, 33 tailer, 21 txango, erakusketa bat, 3 zientzia-ikuskizun (bat uriburu bakotxean) eta berbaldi bat eskainiko dira, helburu dabenak gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea

EHUren XV. Zientzia Astean izena emoteko epea, Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatutako tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko epea zabalik dago honezkero. Zemendiaren 4etik 8ra bitartean Bilbon egingo da XV. Zientzia Astea, eta zemendiaren 5etik 7ra, Donostian eta Vitoria-Gasteizen. Aurten, ganera, hiru egoitzak aldatu ditue: Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Donostian, San Telmo Museoan; eta, Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan. Izen-emoteak www.zientzia-astea.org webgunearen bitartez egin behar dira nahitaez.

XV. Zientzia Astean, beste urte batez, zientziaren, teknologiaren eta barrikuntzeagaz lotuta dagozan ekimen ugari izango dira hiru euskal uriburuetan. Hain zuzen be, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand, 33 tailer, 21 txango, erakusketa bat, 3 zientzia-ikuskizun (bat uriburu bakotxean) eta berbaldi bat eskainiko dira, helburu dabenak gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea, gai honeek sorrarazoten dituen errezeloak eta bildurrak desagertzeko. Stand zientifikoak bisitetako ez da izenik emon behar, baina jardueretan parte hartzeko izen-emotea ezinbestekoa da. Jarduera guzti-guztiak doban dira.

Aurten, Zientzia Astera doazenek aukerea izango dabe, beste ekintza askoren artean, industria arloan gaur egun erabilten diran robotak hurretik ikusteko, bisitariek euren oinarri genetikoaren araberako dieta egokiena zein dan jakingo dabe, edo Bilboko itsasadarrak azken hamarkadetan bizi izandako aldaketak haren uretan nabegauta ezagutuko ditue. Estadistikak, datuak gure eguneroko bizitea hobetzeko zelan erabili daitekezan, edo gaztaia, ardaoa eta orio dastaketak zelan egiten diran ikasiko dogu. Horrezaz gan, papiroflexia irudiak eregiz, kontzeptu eta teorema matematikoak ulertuko doguz papela tolestuz, eta simulagailuetan tranbiak eta lasterketetako autoak gidatzen saiatuko gara.


Zientzia Club, bakarrizketa zientifikoen bigarren edizioa

Joan den urteko erantzun onaren ostean, Zientzia Club bueltan da, gai eta hizlari barriakaz. Umorea, musikea eta, jakina, zientzia asko, dira Zientzia Club formulearen osogai nagusiak. EHUko adituek eta The Big Van Theory taldeko kideek gai zientifikoak jorratuko ditue, 10 bat minutuko solasaldietan. Sarrerea doban da, leku guztiak bete arte.

Zientzia Clubek hiru saio izango ditu: eguenean, zemendiaren 5ean, Vitoria-Gasteizen; barikuan, zemendiaren 6an, Bilbon; eta, zapatuan, zemendiaren 7an, Donostian. Egitaraua eta informaizno gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu