Umeentzako txotxongiloen programazino sendoa, domeketan Bilbon

Dabi Piedra 2015-10-27 12:56   Kulturea

Campos Antzokiak bultzatuta, seigarrenez egingo dabe 'Txotxongiloak igandero' zikloa Bilbon, zemendiaren 8an hasi eta apirilera bitartean. Guztira 20 ikuskizun programau ditue, beti domeketan. Sei urte edo gitxiagoko umeei zuzendutako obrak izango dira, familia guztiarentzako astialdia eskaini nahi dabelako zikloaren antolatzaileek.

Campos Antzokiak bultzatuta, seigarrenez egingo dabe 'Txotxongiloak igandero' zikloa Bilbon, zemendiaren 8an hasi eta apirilera bitartean. Guztira 20 ikuskizun programau ditue, beti domeketan. Sei urte edo gitxiagoko umeei zuzendutako obrak izango dira, familia guztiarentzako astialdia eskaini nahi dabelako zikloaren antolatzaileek.

Konpainia profesionalentzako zirkuitua da 'Txotxongiloak igandero' eta, hortaz, kalidade handiko ikuskizunak dirala azpimarratu dau Antoine Bastero zikloaren zuzendariak. Gure erispideak dira kalidadeko eta publikoaren gustuko lanak ekartea, azaldu dau Basterok. Gehienbat, familiei zuzendutako txotxongilo emonaldiak izaten dira. Orain dala urte batzuk pasetan zanaren kontra, orain gatxa da sei urtetik gorako umeak erakartea eta, beraz, eskaintzea txikiagoentzat egokitu dogu, zehaztu dau Basterok.

Zemendiaren 8an izango da lehenengo emonaldia, Andaluziako Titeres Caracarton konpainiaren La extraordinaria historia de la vaca Margarita lanagaz. Danetara hogei antzezlan emongo ditue, azkanengoa apirilaren 3an. Bakotxa bi bidar emongo dabe, goizeko ordutegian (12:30) eta arratsaldekoan (17:30). Ekimena hazten dago, Euskal Herriko txotxongilo ziklorik inportanteena da, dino Basterok. Urtetik urtera gero eta ikuskizun gehiago daukiez eta baita publiko gehiago be. Lehenengo edizinoan 80 ikusle euki zituen emonaldiko bataz beste eta, igazkoan, 200 (4.000 ikusle guztira).

Euskerazko eskaintzea indartzeko asmoa be badaukie antolatzaileek. Oraindino erderazko ikuskizunak gehiago diran arren, aurten euskera hutsezko hiru eta beste hiru elebidun programau ditue. Ignacio Casado Camposeko antzerki-zuzendariaren arabera, hasikerako urteetan ikusle gitxi hurreratzen ziran euskerazko antzezlanetara, baina aurreko edizinoetan gorakadea nabaritu dabe: Euskerazko eskaintzea indartu behar dogu, uste dau Casadok.

Bilbon txotxongiloek presentzia euki daiela, horixe gure asmoa, esan dau Casadok. Konpainiek eurek be eskertu egiten dabe ahalegina. Urtarrilaren 24an zikloan parte hartuko dauen Boloka taldeko kide Joseba Andonik azaldu dauenez, neguan lan gitxi eukiten dogu eta holako ziklo bat oso garrantzitsua da guretzat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu