EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen erakusketea Bizkaia Aretoan ikusgai
2015-10-26 16:40 KultureaEHUren 2014-2015 ikasturtean titulua eskuratu daben ikasleen 50 artelan eta 221 dosier batzen dira Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo). Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketea datorren barikura, hilaren 30era, bitartean izango da ikusgai..
2014-2015 ikasturtean titulua eskuratu daben ikasleen 50 artelan eta 221 dosier batzen dira Bizkaia Aretoan. EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketea izango da ikusgai datorren barikura, hilaren 30era, bitartean. Bertan, 2014-2015 ikasturtean zentro honetan ikasketak amaitu dituen ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak ikus daitekez.
Erakusketeak Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak beteten ditu eta 08:00etatik 20:00etara bisitau ahal izango da. Sarrerea librea da.
Arte Ederren Fakultateko Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketa hau, ikasleek aurkeztutako 50 pieza aukeratuk osotzen dabe, tartean margolanak, instalazinoak, lan bideografikoak eta posterrak, baita Gradu Amaierako Lan legez ikasleek aurkeztutako 221 dosierrak be. Izan be, 2014-2015 ikasturtean, 221 ikaslek eskuratu eben titulua EHUko Arte Ederren Fakultadean, horreen artean 95ek Arteko Gradua eskuratu eben, 92k Sorkuntza eta Diseinuko Gradua eta 34k Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharbarritzeari buruzko Gradua.
Honako hau ez da ohiko erakusketa bat, fakultade honek eskaintzen dituan hiru graduetan egindako lanen aukeraketa bat baino. Guztiek dabe ikerketa teorikoa dan parte bat, dosier formatuan, eta praktikoa dan beste parte bat, landutako eremuaren arabera era desbardinean gauzatzen dana.
Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren Fakultadeko dekanoak adierazo dauenez, erakusketa honegaz artearen zati garrantzitsu bat, baina halan bere ezezaguna dana, ezagutzera emon nahi dogu: ikerketa teorikoarena. Horregaitik erakusten doguz ikasleek aurkeztutako dosier guztiak. Lauzirikak ganeratu dauenez, Arte Ederren eremuan egindako lana gizartearen aurrean erakusteko formatu naturala erakusketea da eta, beraz, ikasketa prozesuaren beste zati bat da, artelana osotzen dauen elementuagaz, hau da, ikusleagaz ze lotura dagoan zehazteko.
Erakusketaren aurkezpen ekitaldian Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren Fakultadeko dekanoaz gan, Carmelo Garitaonandia EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea be izan da eta baita hainbat ikasle, erakusten diran Gradu Amaierako Lanen egileak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!