EAEko 15 urte eta gehiagoko hamar lagunetik zazpik Internet erabilten dau

Bizkaie! 2015-10-26 13:03   Kulturea

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko 1.321.400 internet erabiltzaile egozan 2015eko lehen hiruhilekoan, hau da, edade tarte horretako personen % 71,7, aurreko urteko aldi berean baino % 3,8 puntu gehiago, Eustat Estatistikearen Euskal Erakundeak argitaratutako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko 1.321.400 internet erabiltzaile egozan 2015eko lehen hiruhilekoan, hau da, edade tarte horretako personen % 71,7, aurreko urteko aldi berean baino % 3,8 puntu gehiago, Eustat Estatistikearen Euskal Erakundeak argitaratutako datuen arabera. Herrialdeka, Araban gehitu da gehien (% 4,6 puntu) erabiltzaileen portzentajea, eta lehenengo dago EAEn, internet erabiltzaileak % 73,6 baitira. Gipuzkoan % 71,9 dira, aurreko urtean baino % 4,2 puntu gehiago, eta Bizkaian % 71,1, % 3,4 puntu gehiago.

Uriburuen artean, Gasteiz (15 urte eta gehiagoko personen % 74,4) da lehenengoa internauten kopuruan, eta ondoren Donostia (% 71,5) eta Bilbo (% 70,5). Eskualdeetan lehenengoak, Bizkaian Plentzia-Mungia (% 76) da, Gipuzkoan Bidasoa Beherea (% 75) eta Araban Gorbeiako Inguruak (% 74,7). Erabiltzailerik gitxien, barriz, Debabarrenan (% 69,3) Gipuzkoan, Enkarterrin (% 67,3) Bizkaian eta Arabako Mendialdean (% 63,5) dagoz.

EAEko gazteen (15-24 urte bitartekoen) % 99,1ek interneten jarduten dau, eta 55 eta 64 urte bitartekoen erabiltzaileen gehikuntzea nabarmendu da, % 9,2 puntukoa izanik; 65 urte eta gehiagokoen artean % 4,5 puntu igon da erabiltzaileen kopurua.

Bestalde, generoen arteko aldea % 7,6 puntu zan 2014an, eta aurtengo lehen hiruhilekoan % 8,3 puntura handitu da. 15 urte eta gehiagoko gizonen % 76 eta emakumezkoen % 67,7 Internet erabiltzaile dira. Aurtengo internet erabiltzaile guztien artean, % 51,2 gizonak eta % 48,8 emakumeak dira.

Jarduerearen arabera, ikasleen arteko % 98,7k erabilten dau internet, persona okupatuen artean % 91,8k, eta ez aktiboen eta lanbakoen artean % 42,5ek.

Interneten sartzeko toki nagusia (% 96,3) etxea da oraindino be. Internetera ikastetxetik sartzeak behera egin dau (% 0,1 puntu), eta lantokitik eginiko sarrerak % 5,8 puntu gehitu dira, 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean, kasu guztietan.

Erosketen arloan, internet bidezko erosle kopuruak % 8,2 puntuko gehikuntzea izan dau 2015eko lehen hiruhilekoan, aurreko urtekoaren aldean. 2014ko lehen hiruhilekoan Internet erabiltzaileen % 41,7k erosi eban sarean, eta aurten % 49,9k.

Era berean, Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) ekipamenduak gero eta gehiago dagoz EAEko familia etxeetan; esangura horretan, 2015eko lehen hiruhilekoan, etxeen % 70,6tan ordenagailua egoan. Ia 607.000 familiak internet dabe etxean, hau da, guztien % 70,2k, 2014an baino 37.000 gehiagok (% 3,8 puntu). 15 urte eta gehiagoko internautak 59.600 gehiago (% 3,5 puntu) dira 2014ko lehen hiruhilekotik, % 78. Azkenik, etxeetako % 93,4an eskuko telefonoren bat dago, eta 15 urteko eta gehiagokoen % 95,9k eskuko telefonoa dauka.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu