Naia del Castilloren eskulturak eta argazkiak Bilboko Rekalde Aretoan dagoz ikusgai

Bizkaie! 2015-10-23 14:52   Kulturea

Naia del Castillo artista bilbotarraren ibilbidea ezagutzeko erakusketea preparau dau Rekalde Aretoak. Urtarrilaren 17ra arte, 40 eskultura eta argazki baino gehiagok osotutako bildumea ikusgai izango da. Del Castilloren ibilbide artistiko ia osoa hartzen dau erakusketeak, azkanengo urteotako obrak nagusi diran arren. Artelan batzuk lehenengoz erakutsiko dira jentaurrean.

Arte Ederretan lizentziaduna da Naia del Castillo (Bilbo, 1975) eta Londresko Chelsea College of Art & Design erakundeko masterra dauka. Herrialde ugaritan ibili da lanean eta, horregaitik, erakusketa indibidual eta kolektibo askotan parte hartu dau mundu zabalean. Rekalde Aretoak, artisteak 2000tik egin dituan obren aukeraketea egin dau erakusketarako. Batez be, Del Castilloren azkanengo bost urteotako produkzinoa batzen da.

Guztira, 40 obra baino gehiago ipini ditue Bilbon. Tartean dagoz eskulturak eta argazkiak. Atal ugaritan banatu dau Naia del Castillok erakusketea, gaiaren arabera. Esate baterako, lehenengo atalean hiru argazki dagoz, uleagaz lotutakoak. Del Castillok ulea erabilten dau gizon-emakumeen arteko komunikazinorako eta inkomunikazinorako sinbolotzat.

Sedukzinoaz, gorputzaz, naturaz eta abar gogoetea egiten dau bere obretan Del Castillok. Umorea be erabilten dau batzuetan, esate baterako, Sobre la seduccion atalean estereotipo batzuk agirian lagatzeko. Ganera, bere azkanengo lanetan, arreta handiagoa ipini dau artelanak hartzen dituan euskarrian, argazkiaren papela zein oihala izan. Materialagaz jolasten dau Nido de abeja sailean, erakusketako azkanengoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu