Orozkok XV. Gaztaina Eguna ospatuko dau domeka honetan
2015-10-22 11:59Supelaur alkarteak, Orozkoko Udalaren laguntzinoagaz, Gaztaina Egunaren XV. edizinoa ospatuko dau datorren domekan, urriaren 25ean. Aurreko urtean legez autobus zerbitzu bat egongo da Zubiarretik Ibarra auzora.
Supelaur alkarteak, Orozkoko Udalaren laguntzinoagaz, Gaztaina Egunaren XV. edizinoa ospatuko dau datorren domekan, urriaren 25ean. Aurreko urtean legez autobus zerbitzu bat egongo da Zubiarretik Ibarra auzora.
Orain gitxira arte, gure mendi bizkarretan, 600 bat metroko altueraraino, hariztiak eta gaztainadiak ziran nagusi. Mende askotan zehar gaztainea oinarrizko elikagaia izan da, nekazarien etxeetan batez be. Gaztainak eta beste zenbait frutu urrian batzen ziran; gaztainondoak makilaz astindu eta kirikiñoak zare edo otzaratan jasoten ziran. Arantzakaz eskuetan minik ez hartzeko, ugelexue edo txubelexue izenaz ezaguturiko pintzak erabilten zituen.
Kirikinausiak harriak batuz eta masa barik egindako horma biribilean eregiten ziran gaztainondoan bertan, metro eta erdi inguruko altuerako biltegiak osotuz. Biribilaren barruan kirikiñoak ixten ziran.
Orozkon biltegi horreei kirikiñausie esaten jake. Kirikinausiaren neurria gaztainondoaren garrantziaren araberakoa izaten zan: bi metrokoak zein zortzi metro edo gehiagokoak izan eitekezan. Gehienek atetxu bat izaten dabe sartzeko, baina ez beti. Estalkirik, ostera, ez dabe inoiz izaten. Biltegi horreek gure ondare etnografikoaren benetako monumentuak dira.
Iñaki Garcia Uriberen berbaldia
El motin de los castañeros de Orozko en Atxuri en 1778 izenburuko berbaldia emongo dau Iñaki Garcia Uribek Orozko Museoan. Hitzordua uriaren 25ean, domekan, izango da arratsaldeko 19:30ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!