Japoniar arteko 221 bitxi ikusgai dagoz Bilboko Arte Eder Museoan
2014-06-10 15:44 KultureaBilboko Arte Eder Museoaren funtsetako berrehun bat objektuk osotzen dabe erakusketea. Jose Palaciok 1925. eta 1932. urteen artean batutako lanak ditu oinarrian bildumeak, estadu espainiarreko japoniar arteari buruzko garrantzitsuena. Irailaren 14ra arte egongo da ikusgai.
Harley Davidson motorren soinuak hartuko dau Bilbo astegoienean
2014-06-10 15:33BilboRoad izeneko topaketea egingo dabe lehenengo aldiz Bizkaiko uriburuan. Harley Davidson motorrak ez eze, beste marketakoak be konbidau ditue antolatzaileek. Bagilaren 13an hasita, jarduera ugari egongo dira, esate baterako, ibilaldiak, erakustaldiak eta akrobaziak.
Aitor Arregi oñatiarraren 'Zarautzen erosi zuen filma' be Kimuak zigilupean banatuko dabe
2014-06-10 14:35 BarriakKimuak 2014 katalogoa honako film laburrek osotzen dabe: Aitor Gutiérrezen Anomalo, Lander Camareroren A Serious comedy, Kote Camachoren Don Miguel, Koldo Almandozen Hubert Le Blonen azken hegaldia, Artelekun produzidutako Sailor's grave proiektu kolektiboa, Asier Altunaren Soroa eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi nuen.
Gipuzkoako Aldundiak eta Galtzagorri alkarteak irakurzaletasuna sustatuko dabe alkarregaz
2014-06-10 13:58 kulturbizGaltzagorri alkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe ume eta gazte literaturea sustatzeko asmoz. Galtzagorrik, modu honetan, Liburuen Altxorra eta Liburu Gaztea literatura saria ekimenak antolatu eta gauzatuko ditu Gipuzkoan.
Musikea urpean: Noiserv
2014-06-10 12:34 MusikeaNoiserv zuzenean ikusteko aukera izango da Bilbon datorren astegoienean; kontzertua barikuan, hilaren 13an, izango da Bilboko Alondigako Kulturen atarian, gaueko 21:00etatik aurrera.
44. Bilboko Liburu Azokan %15 igon dira salmentak
2014-06-10 11:18 KultureaKepa Torrealdai, Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteko presidenteak esan dauenez, 44. Bilboko Liburu Azokearen arrakastea salmenten %15eko igoeran eta etorritako publikoaren igoera nabarmenean oinarritzen da.
Durangoko Azokea 'estu eta larri' dago
2014-06-10 11:18 KultureaNerea Mujika Gerediaga alkarteko presidenteak eta Aitziber Atorrasagasti kudeatzaileak, Durangoko Azokako arduradun taldeko kideakaz batera, agerraldia egin eben atzo Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol Batzordean.
'Interbentzino artistikoak Deustuko zubian' proiektuaren bigarren erakusketea
2014-06-09 18:41 kulturbizUPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle eta ikerlarien 7 sormen aurkeztuko dira urrira bitartean. Bagilean zehar, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak Catherine Salazaren Pregonan vino y venden vinagre artelana hartuko dau Interbentzino artistikoak Deustuko zubian proiektuaren barruan.
Clown eta Bufoien Nazinoarteko II. Kabareta Bilbon egingo dabe, bagilaren 18tik 22ra
2014-06-09 18:25 KultureaHainbat artistak hartuko dabe parte Clown, Bufoi eta Taldekako Sorkuntzeari buruzko ikastaroan, eta ostean artistek euren lanak alkarri erakutsiko deutsiez, hilaren 18tik 22ra bitarteko gauetan, Pabiloi 6 aretoan.
IV. Irudimena sormen lehiaketeak baditu irabazleak
2014-06-09 15:50 kulturbizAzkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena, sormena saritzen dauen lehiaketearen sariak banatu ditue Bilboko Euskararen Etxean. Laugarren edizino honetan danetara 66 lan aurkeztu izan dira, horreetatik 25 parte-hartzaile Iparraldekoak izan dira, 18 Hegoaldeko biztanleak eta beste bi lagunek diasporatik parte hartu izan dabe.
Crowdfunding kanpainea Walter Benjamin euskeratzeko
2014-06-09 15:13 kulturbizWalter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo nagusienen artean dago. Autore honek humanidadeetako alor desbardinei egindako ekarpena handia eta bere obra sano aberatsa eta zabala dan arren, euskal irakurleok ez dogu oraindino funtsezko lan horreek gure hizkuntzan irakurteko aukerarik.
Mimoloco, Spastik eta Metope, ikasturteko azkenengo Art After Dark saioan
2014-06-09 15:03 MusikeaBagilaren 13an izango da denporaldi amaierako Art After Dark emonaldia, 22:00etatik aurrera. Metope, DJ Spastik eta Mimoloco musikariak izango dira gaueko protagonistak.
Gai-jartzaile Eskolea abiatuko da urrian
2014-06-09 14:35 BertsolaritzeaJosu Goikoetxea izango da zuzendaria eta datorren ikasturtean hilero batuko da taldea. berbaldi tematikoak eta ariketak tartekatuko dira. Izen-emotea bagilean edegi eta irailean itxiko da.
Ramon Bareak 'Enredando con los clásicos' ikuskizuna eskainiko dau Bilboko Arriagan
2014-06-09 12:25 KultureaRamon Barea aktore bilbotarrak Enredando con los clásicos ikuskizuna taularatuko dau datorren martitzenean, bagilaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, Arriagako Gelatxoak zikloaren barruan. Urrezko Mendean zehar ibilbide bat egiten dauen errezitaldi eta ikuskizun multimedia bat da, Ramon Barearen eta Naiel Ibarrolaren eskutik.
Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolarteko txapela
2014-06-09 11:28 BertsolaritzeaBuruz burukoa Asier Galarzak eta Aitor Bizkarrak jokatu dabe, eta azkenean, Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Galarza eta Bizkarrak bagilaren 21ean Orion jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.
Gorka Menendez Baceta: Kultura modernoak herri jakituriari emon deutson izena da sorginkeria berbea
2014-06-09 10:54 BarriketanGorbeialdeko Sendabelar Tradizionalak liburuaren egilea
Iruñeko 14 taldek 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' diskoa sortu dabe
2014-06-06 16:25 MusikeaNafarroan euskereari arnasa herritarren eta herri mobimentuaren ilusino, gogo eta ahaleginak emon deutso eta emoten deutso. Diskoagaz ekarpen txiki bat egin nahi izan dabe. Ekarpena Euskaraz bizi nahi dut dinamikeari euren lekutik, musikatik, euren estiloan, euren formatu naturalean egin nahi izan deutsie. Eta lan atsegina izan da. Gehienek alkar ezagutzen dabe eta guztiei be batera aurrera eroateko lan polita izan eitekeala begitandu jaken.
Laneki, Lanbide Heziketan euskerea sustatzeko alkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2014-06-06 15:48 kulturbizLaneki Lanbide Heziketan euskerea sustatzeko irabazi asmorik bako alkartea da. Hetel eta Ikaslan alkarteek sortua, 2001. urtean, ondokoak dira bere helburuak: Lanbide Heziketarako materialak sortzea, euskeratzea eta erabiltzaileen eskura askotariko euskarrietan jartea, bai eta hiztegi tekniko bat sortzea be.
'Artea ikasbide' erakusketea, Bilboko Guggenheim museoan
2014-06-06 15:40 KultureaUmeak dira Guggenheim museoko hezkuntza gune barrian edegi daben Artea ikasbide erakusketa protagonista nagusiak. EAEko ikastetxeetako sei eta hamabi urte bitarteko 115 ikaslek sortutako artelan originalak dagoz ikusgai, abuztuaren 31ra arte. Ainhoa Ortells, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider Lopez, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio artistek diseinau eta dinamizau ditue tailerrak, Guggenheimeko hezitzaileen eta ikastetxetako irakasleen laguntzinoagaz.
Gazteek kudeatutako 'RapeArte' musika egitasmoa Artiumen
2014-06-06 13:03 MusikeaRap kontzertua baino gehiago da RapeArte, osogai asko dituan proposamena da, freestyle, grafitia, break dance, rap arabiarra eta abar. Lau hilabetez, Gasteizko 16 eta 20 urte bitarteko hamabi gaztek atondu daben egitasmoa da. Emoitzea ikusteko hitzordua: bagilak 7, 20:00etan, Artiumen. Sarrerea debalde da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...