AzPlay bideo jokuen lehiaketea egingo dabe Bilbon, zemendiaren 27tik abenduaren 1era

Bizkaie! 2015-10-14 17:07

Azkuna Zentroak antolatutako lehiaketan, 30 herrialdetako 158 joku erakutsiko dira. Aurtengoan, topaketea inoz baino nazinoartekoagoa izango dala nabarmendu dabe antolatzaileek. Helburu nagusia da, produkzino independenteko bideo jokuak eta euren sortzaileak ezagutzera emotea, euren lanari bultzadea emoteko. Lehiaketea sektorean erreferente bihurtu dala dino Azkuna Zentroak.

Orain arte hoPlay izena euki dau bideo joku independenteen lehiaketeak eta, aurten, izena aldatuta beteko dau seigarren edizinoa. AzPlay Bilboko Alondegian, Azkuna Zentroan, egingo da, zemendiaren 27tik abenduaren 1era. Bilbao Bizkaia Design Week astearen barruan ospatuko da lehiaketea.

AzPlayren aurreko bost edizinoetan, hoPlay izenagaz, bost kontinentetako 350 proiektu jaso dira. Aurtengoan marka guztiak apurtu ditue, jatorri aldetik sekula baino herrialde gehiagotako parte-hartzaileak daukiez eta. 30 herrialdetako proposamenak jaso ditue. Bideo jokuen kopuruaren aldetik be, polito dabilz aurten, 158 lan aurkeztu dira eta, aurreko edizinoan baino 47 gehiago. Bideo joku independenteen alorreko proiektu barritzaileenak eta sortzaileenak Bilbon izango dirala ziurtau dabe antolatzaileek.

Epaimahaiak bost sari banatuko ditu: Jatorrizko idea onena, diseinu sortzaile onena, soinu musika onena, jolasteko erraztasun onena eta euskal sortzailerik onena. Epaimahaiak finalistak aukeratuko ditu eta nahi daben herritarrek aukeraketa horretako jokuak probau ahal izango ditue Azkuna Zentroan bertan, zemendiaren 25etik abenduaren 1era.

AzPlay lehiaketeak sormena, barrikuntzea eta originaltasuna eroan nahi ditu Azkuna Zentrora. Helburu nagusia, bideo joku independenteen produkzinoak aurkeztu eta bultzatzea da. Ganera, bertoko bideo joku sortzaileen eta sektoreko enpresen aldeko jarrerea dauka ekimenak, bideo jokuen sorkuntzako sarea osotuteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu