Bizkaiko zazpi museo bisitetako aukerea emoten dau Bost Txartelak

Bizkaie! 2015-10-13 10:42   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak atara dau Bost Txartela, zazpi museo eta erakusketa-areto bi nahi beste bidar erabilteko aukerea emoteko. Kanpainea orain hasi dabe eta txartelak zezeilera arte erabili ahal izango dira. Honeek dira museoak: Bilboko Arkeologi Museoa, Muskizeko El Pobal burdinolea, Balmasedako La Encartada fabrika-museoa, Gernikako Euskal Herria museoa, Bermeoko Arrantzaleen museoa, Kortezubiko Santimamiñe kobazuloa eta Bakioko Txakolingunea. Ondare eta Rekalde aretoetarako be balio dau.

Bost Txartelagaz, horreetan zazpi museoetan eta areto bietan nahi beste bidar sartu ahal izango da, bertako bildumak eta aldi baterako erakusketak ikusteko. Ekintza gehigarri batzuetarako (bisitaldi gidatuak, tailerrak eta abar) ez dau balio izango, halandabe.

2015eko urrian, zemendian eta abenduan eta 2016ko urtarrilean eta zezeilean erabili ahal izango da txartela. Bost euroko prezioan eskuratu ahal izango da Bost Txartela. Bilboko Rekalde eta Ondare aretoetan dago salgai, Bizkaiko Foru Aldundiak jakineragin dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu