Bilboko Guggenheim Museoak gazteentzako jarduerak antolatu ditu, 18. urteurrenean

Bizkaie! 2015-10-13 12:52

Hileon berton, 18 urte beteko ditu Bilboko Guggenheim Museoak. 1997ko urriaren 18an inaugurau zan Frank Gehryk diseinautako museoa eta, harrezkero, titaniozko eraikinak miloeka bisitariren arretea erakarri dau. Urteurrena ospatzeko, urrian ekitaldi ugari antolatu ditue Guggenheimen, bereziki gazteei zuzenduta. Street Art tailerra, muralak, proiekzinoak eta abar egongo dira.

Hileon berton, 18 urte beteko ditu Bilboko Guggenheim Museoak. 1997ko urriaren 18an inaugurau zan Frank Gehryk diseinautako museoa eta, harrezkero, titaniozko museoak miloeka bisitariren arretea erakarri dau. Urteurrena ospatzeko, urrian ekitaldi ugari antolatu ditue Guggenheimen, bereziki gazteei zuzenduta. Street Art tailerra, muralak, proiekzinoak eta abar egongo dira.

Urteurreneko hile honetan, Art After Dark saioak izango dira lehenengo hitzordua. Mind Against proiektuko kideak, Alessandro eta Federico Fognini italiarrak, egongo dira Bilbon, hilaren 16an. Sailkatzen gatxak diran soinuakaz kontzertua eskainiko dabe. Valentziako Cookin' Soul&McMelodee-ren rap eta hip-hop doinuak eta Mimolocoren musika elektronikoa be entzun ahal izango dira Art After Darken programazino berezi horretan.

Zapatuan,, hilak 17, Basquiat maratoia egingo dabe. Artista horri buruzko erakusketea Bilbon dagoala aprobetxauta, 14 urtetik gorako gazteentzako jarduera-moltsoa izango da maratoia. Street Art erako ibilbidea egingo dabe Bilboko kaleetan eta tailerra be antolatu dabe, Mawa Tres artisteak gidatuta.

Urriaren 18an eta 24an muralak egiteko tailerrak egingo ditue museoaren kanpoaldean. Helburua hormairudi kolektibo bat sortzea izango da. 14 urtetik gorakoentzako aproposa da jarduerea, Guggenheimeko arduradunek zehaztu dabenez. 16 urtetik gorakoentzat, ostera, Downtown filma proiektauko dabe, hilaren 18 eta 24an hori be bai. Basquiatek bere eguneroko lanaz grabautako filma da Downtown.

Ekitaldiak amaitzeko, hilaren 24an eta 25ean, Docta artista senegaldarrak grafiti erraldoi bat sortuko dau museoko atrioan. 12 metroko artelana izango da. Asteburu horretan doban sartu ahal izango da Guggenheimen. Ganerako jarduetarako, aurretiaz erosi behar dira sarrerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu