Leioako Umore Azokarako proposamen artistikoak bialtzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-10-09 15:29   Kulturea

Maiatzean egingo da, urtero legez, Leioako Umore Azokea, kale antzerkiari eta aire zabaleko arte eszenikoei eskainitako hitzordua. 2016ko ekitaldian parte hartu nahi daben konpainiek izena emon leikee, zemendiaren 15era bitartean. Ondoren, zuzendaritzeak aukeraketea egingo dau, maiatzean Leioan izango diran obrak zeintzuk izango diran erabagiteko.

Maiatzean egingo da, urtero legez, Leioako Umore Azokea, kale antzerkiari eta aire zabaleko arte eszenikoei eskainitako hitzordua. 2016ko ekitaldian parte hartu nahi daben konpainiek izena emon leikee, zemendiaren 15era bitartean. Ondoren, zuzendaritzeak aukeraketea egingo dau, maiatzean Leioan izango diran obrak zeintzuk izango diran erabagiteko.

Umore Azokako arduradunek ohar bidez jakineragin dabenez, funtsean, azokeak harrerea egin nahi deutse kalea adierazpen artistikorako bitartekotzat daukienei. Holan, aukeraketa-prozesuan izena emoteko, era askotako proposamen eszenikoak onartuko dira: Kale antzerkia, musikea, zirkua eta jantzea, besteak beste. Umeentzat zein helduentzat izan leitekez.

Antolatzaileen esanetan, 2015ean edo 2016an estreinautako obrak balorauko ditue, Leioara proposamen barrienak eroatea dalako helburua. Ganera, estreinaldia Leioan egin nahi daben konpainien proposamenek aukera handiagoa eukiko dabe aukeraketa-prozesua gainditzeko. Edozelan be, Umore Azokako Zuzendaritza Artistikoak astia eta modua euki beharko dau estreinaldiaren kalidadea behar dan moduan neurtzeko.

Azokeak atal berezia eukiko dau, 2016ko maiatzetik 2017ko maiatzera bitartean estreinauko diran obren produkzino-prozesua erakusteko. Konpainien eta kultur eragileen arteko topaketea da azokearen helburuetako bat eta horren barruan sartzen da prestakuntza fasean dagozan obrak aurkezteko atala. Sail horretan parte hartu nahi dabenek, Umore Azokako bulegora bialdu behar dabe eskakizuna, obrearen nondik norakoak azaltzeko dokumentazinoagaz.

Kontuak kontu, martxan da Leioako Umore Azokako 17. ekitaldirako atzera kontua. Zemendiaren 15era arteko epea daukie konpainiek euren proposamenak bialtzeko. Azokea bera, 2016ko maiatzaren 19tik 22ra egingo da eta betiko legez, Leioako kale eta plazak izango dira eszenatokia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu