Zortzi blogari gazte Rioko Olinpiar Jokuetara joango dira, Gazte Aukeraren eta Basque Team-en eskutik

Bizkaie! 2015-10-14 13:02

Gazte Olimpic Team lehiaketearen bidez, zortzi gaztek 2016ko Olinpiar Jokuak bertatik bertara ezagutu eta handik informazinoa bialtzeko aukerea izango dabe. BAT Basque Team fundazinoak eta Gazte Aukera atariak antolatutako ekimena da, gazteek teknologia barrien bidez disfrutau daien Rio de Janeiroko kirol ekitaldi erraldoia.

Gazte Olimpic Team lehiaketearen bidez, zortzi gaztek 2016ko Olinpiar Jokuak bertatik bertara ezagutu eta handik informazinoa bialtzeko aukerea izango dabe. BAT Basque Team fundazinoak eta Gazte Aukera atariak antolatutako ekimena da, gazteek teknologia barrien bidez disfrutau daien Rio de Janeiroko kirol ekitaldi erraldoia.

Antolatzaileek azaldu dabenez, lehiaketako irabazleek bederatzi eguneko egonaldia egingo dabe Brasilen. Kirol ekitaldiak ikusi, euskal kirolari olinpiko eta paralinpikoakaz berba egin eta hango giroa ezagutu ahal izango dabe. Euren blogetan bizitakoaren barri emon beharko dabe. Gazte Aukera ataria zein sare sozialak erabiliko dira gazteen lana zabaltzeko.

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketea da Gazte Olimpic Team. Interesa daukienek, abenduaren 15era arteko epea daukie parte hartzeko. Horretarako, idazlan edo bideo bat bialdu beharko dabe, gai honen ingurukoa: 'Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan'.

Epaimahaiak zortzi gazte aukeratuko ditu Riora joateko. Urtarrilean emongo da irabazleen barri. Komuniketako gaitasuna, originaltasuna eta kalidadea aintzat hartuko ditu epaimahaiak. Zortzi aukeratuak talde bitan banatuko ditue zozketaz. Holan, lauko talde bat Olinpiar Jokuetara joango da eta, lauko beste moltsoa, Paralinpiar Jokuetan izango da. Ekitaldi biak Rio de Janeiron ospatuko dira 2016ko udan eta kirol arloko munduko gertakari handienaren eta garrantzitsuenaren parte izango dira.

Sariaren barruan sartzen dira hegaldiak, alojamendua, kirol-jardueretarako sarrerak, bidaia-gastuak eta asegurua. Gazteek, trukean, Gazte Aukeraren bloga hornidu beharko dabe, Rion ikusitakoaren kontakizun eta irudiakaz eta kirolariei egindako alkarrizketakaz. Holan, Informazinorako eta Komunikazinorako Teknologiak, IKT-ak, bultzatu nahi dira gazteen artean eta eskaintzen dituen aukerak ezagutarazo.

Lehiaketako informazino guztia, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu