Juan Jose Alvarezek urriaren 13an jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Bizkaie! 2015-10-09 12:53   Kulturea

Juan Jose Alvarez Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Nazinoarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak datorren martitzenean, urriaren 13an, jasoko dau  Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2015eko saria.

Juan Jose Alvarez Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Nazinoarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak datorren martitzenean, urriaren 13an, jasoko dau  Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2015eko saria.

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Donostiako Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan egingo da; ekitaldian buru Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeroailea izango dira, saria antolatzen daben bi erakundeek jakinarazo dabenez. Iñaki Dorronsoso Eusko Ikaskuntza lehendakaria eta Txomin Garcia Laboral Kutxakoa be ekitaldian egongo dira, besteak beste.

Saria emoten dauen epaimahaiak Alvarezen ibilbide oparoa eta haren ikuspegi kritiko eta barritzailea nabarmendu zituan aintzatespena berari emotea erabakiterakoan. Epaimahaia osotzen daben zazpi unibersidadeetako ordezkariek be -EHU, Deustuko Unibersidadea, UNED, Nafarroako Unibersidadea, Nafarroako Unibersidade Publikoa, Université de Pau et des Pays de l'Adour eta Mondragon Unibersidaaea- ekitaldian parte hartuko dabe.


Juan Jose Alvarez Rubio

1964an, Zumaian jaioa, Euskal Herriko Unibersidadean Zuzenbideko katedraduna izateaz gan, Gobernantza Demokratikorako Institutuko egungo idazkaria eta sortzaileetako bat eta UNED Bergarako zuzendaria be bada. Bestalde, Radio Euskadiko ohiko kolaboratzailea da eta prentsa idatzian be askotan idazten dau.

Bestalde, Itsasoko Zuzenbidean aditua da eta nazinoarteko merkataritzearen ganeko hainbat monografiko egin izan ditu.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu