Artea eta jakinmina bultzatu nahi ditu Bilboko Udal Bandeak, 2015-16 denporaldian

Dabi Piedra 2015-10-21 13:57   Musikea

Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean eta Bandarekin bazterrak ezagutzen izenburupean, hamar kontzertuko denporaldia aurkeztu dau Bilboko Udal Musika Bandeak udagoien eta neguko denporaldirako. Urriaren 12an izan zan lehenengo emonaldia eta apirilaren 17an izango da azkanengoa. Entzuleak beste arte adierazmolde batzuetara hurreratu eta gauza barriak ezagutzeko jakinmina sortu nahi dabe kontzertuen bidez.

Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean eta Bandarekin bazterrak ezagutzen izenburupean, hamar kontzertuko denporaldia aurkeztu dau Bilboko Udal Musika Bandeak udagoien eta neguko denporaldirako. Urriaren 12an izan zan lehenengo emonaldia eta apirilaren 17an izango da azkanengoa. Entzuleak beste arte adierazmolde batzuetara hurreratu eta gauza barriak ezagutzeko jakinmina sortu nahi dabe eta, horregaitik, kontzertu bakotxak gai nagusi bat eukiko dau.

Pascual Vilaplana 2015eko urtarriletik da Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra. Beraz, lehenengo bidar antolatu ahal izan dau denporaldi osoa. Bilboko bandearen garrantzia azpimarratu dau 2015-16 denporaldiaren aurkezpenean, kulturea herritarrai hurreratzeko daukan zereginagaitik: Jenteak musika herrikoitzat dauka bandakoa, eta holan da, baina gehiago be bada, harrigarria da banda batek emoten dituan aukera artistikoak, adierazo dau Vilaplanak. Kultur tresna indartsutzat dauka bandea zuzendariak eta Bilbokoan topau dauen profesionaltasuna goraipatu dau, uriaren prestigio kulturalaren parte da.

Bandarekin bazterrak ezagutzen izenburua emon deutso Vilaplanak denporaldiari. Asmo zehatz bat gordeten dau esaldi horrek. Izan be, entzuleek gauza barriak ezagutzea, beste arte batzuen aurkikuntzea, horixe da leloaren zentzuna. Vilaplanak esan dauenez, ez dogu nahi jentea musika entzutera baino ez etortea, nahi dogu animetea liburu bat irakurtera, arteaz gehiago jakitera,...

Helburu horren barruan, hamar kontzertuetako bakotxak gai nagusi bat eukiko dau. Esate baterako, egutegiko hurrengo kontzertuak, urriaren 25ekoak, margolariak izango ditu ardatz. Aldo Rafael Forte eta Johan de Meij-en konposizinoen bidez, Van Gogh eta Dali-ren lanez gehiago jakin ahal izango dabe entzuleek.

Zemendiaren 8ko saioa, 'Musika berriak ezagutzen' izenburukoa, musika arloan dagozan jokera barriak ezagutzera emotera bideratuko dabe. Hilario Extremiana euskal konpositorearen lan bat aurkezteko erabiliko dabe emonaldia. Tres improvisaciones, cadencia y final izenburuko piezea da Extremianarena.

Zemendiaren 29ko emonaldiak jantzeagaz eukiko dau zerikusia eta abenduaren 20koa gabonakaz lotuta egongo da. 2016ari jagokonez, urtarrilaren 24an literatureagaz lotutako saioa egingo dau bandeak, zezeilaren 7an musika suitzarra izango da protagonista eta hil horren 21ean, antxinako doinuak. Zikloa amaitzeko, martiaren 20an umeen sasoira egingo dabe atzera entzuleek eta, apirilaren 17ko kontzertuan, marimba izeneko tresnea erabiliko dabe.

Goi mailako artistak konbidauko ditue kontzertu denporaldiko emonaldi batzuetara. Nabarmenenetako bat, Franco Cesarini konpositore eta zuzendaria izango da. Txomin Mujika Bilbao Musika erakundeko gerentea pozarren agertu da Cesarini Bilbora etorriko dalako. Pascual Vilaplana Udal Bandako zuzendari barriagaz be gustura dago Mujika: Nik uste dot onena aukeratu dogula, denporaldi aparta daukagu aurretik, gauza barriak probauko doguzalako zuzendari barriagaz, adierazo dau.

Iñaki Lopez Agileta Bilboko Udaleko Kultura Zuzendariak azaldu dau, denporaldi barriak hiru ardatz daukazala: Aniztasuna, kalidadea eta konbidadu bikainak. Denporaldiko kontzertu guztiak Euskalduna jauregian izango dira, beti domeketan. Eguerdiko 12:00etan hasten dira saioak eta euro bi balio dau sarrereak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu