Proposamen artistiko barritzaileak gaurtik hilaren 15era Getxoarten

Dabi Piedra 2015-10-28 13:04   jardunaldiak

Praktika Garaikideen Aretoa, Getxoarte, aukera ona da euren ibilbidea hasten dabilzan aktoreak eta publikoa alkarregaz hartu-emonean ipinteko. Zemendiaren 15era bitartean, disziplina ugaritako 30 artistaren lanak erakutsiko dira Getxon. Horrezaz gan, proiektu zabal horren barruan, formakuntza saioak, ume eta gazteei zuzendutako jarduerak, bisitaldiak eta abar eratu ditue. Formakuntzea, sormena eta artelanak erakustea izango dira aurtengo edizinoaren oinarriak.

Praktika Garaikideen Aretoa, Getxoarte, aukera ona da euren ibilbidea hasten dabilzan aktoreak eta publikoa alkarregaz hartu-emonean ipinteko. Zemendiaren 15era bitartean, disziplina ugaritako 31 artistaren lanak erakutsiko dira Getxon. Horrezaz gan, proiektu zabal horren barruan, formakuntza saioak, ume eta gazteei zuzendutako jarduerak, bisitaldiak eta abar eratu ditue. Formakuntzea, sormena eta artelanak erakustea izango dira aurtengo edizinoaren oinarriak.

Programazino intenso, poliedriko eta askotarikoa da, aurreratu dau Eduardo Hurtado Getxoarteko komisarioak. Formakuntza akademikoa amaitu eta zirkuitu profesionalean sartzear dagozan artistei lekua egitea da ekimenaren funtsa, publikoak artista horreen proposamenak ezagutu daiezan. Arrisku handiko proposamenak dira, barritzaileak, dino Hurtadok. Guztira, programa orokorrean, 31 artistak parte hartuko dabe, 30 proposamenegaz (bikotean egin dabe bat). Banakako erakusketa bat egiteko lehenengo aukerea izango da askorentzat.

Eduardo Hurtadok azaldu dauenez, artista gehienen sormen lanean era askotako formatu eta disziplina artistikoak batzen dira, gaur eguneko artearen jokerea horixe dalako. Ganera, arte plastikoez gan, bestelako adierazmoldeak be sartzen ditue euren sorkuntzetan. Proiektu transbersalak izaten dira, dino komisarioak.

Barrikuntza etenbakoan dago Getxoarte eta, urtetik urtera, bere filosofia egokitu eta zabaldu egiten dau. Hiru ardatzen inguruan mobiduten da topaketea: Batetik, formakuntzea, artistek eta publikoak arte garaikidearen prozesuetan sakondu daien; bigarrenik, sormena, artista hasibarrien proiektuei lagunduta; hirugarrenik, sorkuntza hori erakusteko espazioak emotea.

Helburu eraldatzaile eta barritzaile horri segiduta, programa orokorretik kanpoko beste programa ugari martxan ipiniko ditue aurtengo Getxoarten. Esate baterako, programa hezigarriek herritarrei hurreratuko deutse arte garaikidea. Artisten obrak ikustean, jenteak galderak eukitea bilatzen dogu, ulertzen ez dituen gauzak topau eta jakinmina sortzea, dino Hurtadok, gu ahaleginduko gara galdera horreek erantzuten edo gidari lana egiten.

Berbaldiak, bisitaldiak eta abar egongo dira programa horretan. Artistei sormen lanean lagundu nahi deutsegu eta, herritarrei, tresnak emon, eduki kulturaletara modu kritikoan hurreratu daitezan, Hurtadoren arabera. Artista Konbidadua programarako, ganera, Antonio Ruiz Montesinos sortzaile andaluziarra ekarriko dabe, Getxoarteko artistei bere eskarmentuaren barri emoteko, tailer berezi baten bidez.

Programa Kuratoriala dalakoa be nabarmena da. Izan be, arte plastikoen eta arte eszenikoen munduak lotuko ditue, egitarau zabal bategaz. Jantzea, antzerkia, performanceak eta abar egongo dira. Garrobi, Miren Gaztañaga, Dantza Queer proiektua eta beste asko egongo dira atal horretan. Hori gitxi ez eta Programa Zabaldua be eratu dabe, ikuskizun gehiagogaz.

Beraz, Getxora proposamen barritzaileenak helduko dira. Jarduera nagusiak Areetako Geltokiaren plazako karpan izango dira, doban. Ekimen barritzailea da, Euskal Herrian bakarra dan formatuan, adierazo dau Imanol Landa Getxoko alkateak, arte garaikidearen ikuspegi zabal bat emon nahi dogu, sormena kontzeptu edegi moduan ulertuta. Herriko eragileakaz euki daben alkarlan estua be eskertu dau Landak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu