Informatikari Euskaldunen Bilkurea egingo dabe zemendiaren 12an Donostian

Bizkaie! 2015-10-29 09:20   Euskerea berbagai

Edizino berezia izango da aurtengoa, topaketeak hamargarren urteurrena beteko dauelako. 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?' lelopean, robotikea izango da Informatikari Euskaldunen Bilkurako gai nagusia. Donostiako Miramon teknologia parkean egingo dabe, zemendiaren 12an. UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dabe bilkurea.

Edizino berezia izango da aurtengoa, topaketeak hamargarren urteurrena beteko dauelako. 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?' lelopean, robotikea izango da Informatikari Euskaldunen Bilkurako gai nagusia. Donostiako Miramon teknologia parkean egingo dabe, zemendiaren 12an. UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dabe bilkurea.

Esperientziak alkarren artean trukatzea eta alkarlanerako espazioak sortzea dira bilkurearen helburu nagusiak. Topaketea informatikearen alorreko erreferentzia bihurtu nahi dabe antolatzaileek. Ganera, euskereari be bultzadea emoten jako, aditu eta parte-hartzaileek euskeraz emongo dituelako azalpenak.

Aurtengo gai nagusia robotikea da. Mekanikaz eta elektronikaz gan, robotek softwarea behar dabe eta, hortaz, informatikarien lana ezinbestekoa da robotikearen arloan. Ganera, gaur egun, internet bidez robotakaz komuniketako aukerea dago eta horrek tresna horreen erabilgarritasuna handitu dau. Era berean, informatikan euskeraz lan egiteak dakarzan bizipenen ganean be egingo dabe berba. Arratsaldeko mahai-inguruan, irakaskuntza arautuko informatika-irakasleen lanaz egingo dabe gogoetea.

Informatikari Euskaldunen Bilkurearen hamargarren ekitaldia berezia izango da, zenbaki biribila ospatzeko. Izenburua bera, Philip K. Dick-en zientzia fikzinozko eleberri ezagunari erreferentzia eginaz, deigarria da: 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?'. Bestetik, bilkurearen kamisetak atara ditue eta hamar ekitaldiotan bilkuran parte hartu dabenen gomutak ipiniko ditue euren blogean.

Orain arteko bederatzi edizinoetan, arrakastea euki dau Informatikari Euskaldunen Bilkureak, antolatzaileek azpimarratu dabenez. Bataz beste, 125 lagun batu dira eta aurrekoan, 200 izan ziran. Aurtengoan izena emoteko, UEUren webgunera jo behar da. Dana dala, matrikulea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu