Ane Urkiolaren 'Zea Bingo' film laburra ikusgai izango da Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren astean

Bizkaie! 2015-10-29 17:22   Barriak

Zea Bingo zemendiaren 5ean ikusi ahal izango da Donostiako festibalean, urriaren 31n hasi eta zemendiaren 6an amaituko dan Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXVI. Astearen barruan; film hori fantasiazko, bildurrezko eta zientzia fikzinozko beste 25 film laburrakaz batera doa, Euskal Harriaren ABDak proiektuaren barruan.

Zea Bingo zemendiaren 5ean ikusi ahal izango da Donostiako festibalean, urriaren 31n hasi eta zemendiaren 6an amaituko dan Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXVI. Astearen barruan; film hori fantasiazko, bildurrezko eta zientzia fikzinozko beste 25 film laburrakaz batera doa, Euskal Harriaren ABDak proiektuaren barruan, euskal alfabetoko 26 letretako letra bana zuzendari bakotxeko.

Ane Urkiolak ikus-entzunezko komunikazino ikasketak egin zituan Mondragon Unibersidadean eta, ondoren, zinema-zuzendaritzea Bartzelonan Ramon Llul Unibersidadean. Azken bost urteotan komunikazinoaren munduan buru-belarri ibili da eta batez be, ikus-entzunezkoen produkzinoan. Donostian aurkeztuko dauen Zea Bingo da Ane Urkiolaren lehenengo film laburra. Beragaz batera filman lan egin dabe Aitor Maguregik zuzendari laguntzaile zereginetan, Haritz Lete aktore moduan, Natalie Garrido arte-zuzendaritza alorrean eta Aiora Zugasti makilajean.

Ane Urkiola zuzendariak, hotel bateko harrerako emakumeak bingoan jokatzeko zaletasun ikaragarria hartzen dau komedia baltz honen harietako bat bezela.


Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXVI. Astea

Hilaren 31n, Donostiako Antzoki Zaharrean, Terry Jonesek (Monty Python taldeko kide ospetsuenetako bat) zuzendutako Absolutely Anything (2015) lanaren emonaldiagaz hasiko da Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXVI. Astea.

Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu