Hizkuntza ikastaroak atzerrian DBH eta batxilergoko ikasleentzat

Bizkaie! 2015-10-29 11:35   Kulturea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi daben ikasleentzat 533 egonaldi antolatu ditu, 2016ko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastaroak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi daben ikasleentzat 533 egonaldi antolatu ditu, 2016ko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastaroak. Eusko Jaurlaritzeak 847.038 euro bideratu ditu ikastaro horreek antolatzeko.

533 plaza horreetako bat eskuratu nahi daben ikasleek bete beharreko baldintzak, honako honeek dira: aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan gitxienik 6,50 puntuko notea eskuratu izana aurreko ikasturtean, eta ganera, aurreko ikasturteko bataz besteko notea eta hautatutako hizkuntzan jasotako notearen arteko batuketan 15,50 puntu edo gehiago lortu izana. Bestetik, ikasleak eskatzen dauen plazeari jagokon hizkuntzea ikasia izan behar dau aurreko bi ikasturteetan. Horrezaz gan, ikasleak 2016an gehienez be 19 urte bete ahal izango ditu.

Plaza bakotxak, ondorengo gastuak hartzen ditu barruan: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru uriburuetatik ikasleak egonaldia egingo dauen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikulea eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emongo dan zentrorako uri-garraioa.

Plazen banaketea egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-mailea, eta baita familiaren egoera ekonomikoa bere.
 
Kontuak kontu, plazaren bat egokitu jaken ikasleentzat, ezinbestekoa izango da jagokon ordainketea egitea. Lehen tartean dagozanek, 170 euro ordaindu beharko ditue, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-bekea jaso eben ikasleak. Bigarren tartean, barriz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez ebenak.


Eskaerak eta epeak

Plazen eskaera eredu normalizatuan egin beharko da eta instantzia beteteko azken eguna zemendiaren 11 izango da. Eskabidea egin ondoren, ikasleek zemendiaren 12ra arteko epea izango dabe instantzia hori ikastetxean aurkezteko (idazkaritza ordutegia amaitu baino lehen).

Instantzia normalizatua jasoteko klik egin hemen.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu