Amaral, Ken Zazpi, Barrikada eta Rosario Flores izango dira, besteak beste, Bilboko Aste Nagusian
2008-06-18 11:48 MusikeaAurtengo Aste Nagusia gero eta hurrago dago. Bagilaren 12an kartela aukeratu ondoren, abuztuaren 16tik 24ra bitartean 2008ko Aste Nagusirako Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatu dituan musika emonaldiak jakinarazo ditu.
Nazinoarteko bederatzi taldek parte hartuko dabe Zornotzako Haizetara jaialdian
2008-06-17 15:41 MusikeaAsteburu honetan fanfarre, banda eta kaleko musikearen hirugarren Haizetara lehiaketea izango da Amorebieta-Etxanon. Aurreko ekitaldi bietan izandako arrakastearen ondoren, hirugarren honetan jatorri eta estilo desbardinetako bederatzi banda izango dira.
Bilboko Udal Musika Eskoleak musika-tresna desbardinetan izena emoteko eskaintza barriak zabaldu ditu
2008-06-16 15:43 Musikea2008-2009 ikasturterako eskaintzak akordeoi, bonbardino, fagot eta tuba musika-tresnak batzen ditu eta helduentzat zein gaztetxuentzat, informatika musikala eta koruak.
Günter Neuhold austriarra izango da Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria
2008-06-13 16:47 MusikeaDatorren garagarrilaren 1etik aurrera Günter Neuhold austriarrak hartuko dau Juanjo Menaren lana Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan.
Euskal Kantu Txapelketako Euskal Herriko finala Bilbon, kantari barrien bila
2008-06-13 13:07 MusikeaEuskal Kantuzaleen Alkarteak antolatuta, euskal kantagintzea berreskuratzeko, zabaltzeko eta kantari barriak plazaratzeko asmoz, Bilboko Arriaga antzokian izango da hitzordua datorren domekan, hilak 15, eguerdiko 12:00etan hasita.
Blues Explosion, The Sonics, Los Lobos, John Cale & Band eta Danko Jones izango dira Gasteizko Azkena Rock Jaialdian
2008-06-13 10:55 MusikeaSarrerak bagilaren 17an jarriko dira salgai, eta hasierako prezioa 50 eurokoa izango da jaialdiko hiru egunetarako; eskaintza hori garagarrilaren 10era arte egongo da indarrean. Bonu horregaz jaialdiko hiru egunetako kontzertuetara eta kanpatzeko zonaldera sartu daiteke.
Zein? taldeak 'Ahari-Talka' izeneko disko barria plazaratu dau
2008-06-12 18:18 MusikeaHiru urte baino gehiagoko geldiunearen ondoren, Zein? taldea disko barriagaz bueltau da, ibilbideko hirugarrena. Hamabi abestiz osoturiko disko sendoa, landua eta osotua aurkeztu deuskue oraingoan.
Mendebala jaialdia bagilaren 27an eta 28an
2008-06-11 18:13 MusikeaBagilaren azken astegoienean Kantauri isurialdeko taldeen musikaz jantziko da Sopuerta, urteroko Mendebala jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, hilaren 27an eta 28an. Jaialdia Seiren taldeak zabalduko dau eta, ostean, Celtas Cortos, Esne Beltza, Flipin folk, Nadau, Gwendale eta Ruxe Ruxe taldeek joko dabe.
Trigger Travis talde oreretarrak irabazi dau Donostiako Piraten II. Musika Lehiaketea
2008-06-10 18:32 MusikeaDonostiako Piraten II. Musika Lehiaketea martiaren 13an abiatu zan. Gipuzkoa osoko taldeei eskainitako lehiaketara 50etik gora talde aurkeztu ziran. Maiatzean, barriz, epaimahaiak finalerdietara pasauko ziran sei taldeak zehaztu zituan.
II. Iparragirre Rock&Rally Gernikan
2008-06-09 15:03 MusikeaHerriko musikariak geugaz batu gura doguz eta horretarako ez dago kalera urtetea baino gauza hoberik. Musikari eta musika taldeek kalera urten behar dogu, eta gure egoerearen barri emon, geure egoerea islatu eta jentaurrean erakutsi, eta aurrera egin. Horretarako, bagilaren 14an, igaz hasitakoari jarraipena emongo deutsagu.
Oskorrik dokumentu ezezagun bat topau dau Bilboko Rastroan
2008-06-06 15:49 MusikeaOskorrik oraintsu erosi dau Bilboko rastroan 1750. urte inguruko euskal kantu argitaratu bako bat, 10 koplakin eta partitura eta guzti.
Jingo de Lunch izango da Bermeoko Aritzatxu Rock Free!!! 08 jaialdiko izen nagusia
2008-06-06 11:10 MusikeaBermeoko Aritzatxu Rock Free!!! Jaialdia garagarrilaren 19an izango da aurten. Pergolan jarritako karpan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hardcore, punk rock, elektronika, raw power, pop rock, new wave, stoner, eta amaitzeko, rocksteady eta roots reggae saioak izango dira.
Euskal Herria Zuzenean, aurten azkenengoz Zuberoako Idauze-Mendin
2008-06-05 19:41 MusikeaBagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.
Body, Mind & Soul musika talde afrikarra gure artean
2008-06-04 19:14 MusikeaBody Mind & Soul zuzenean:
- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan.
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan.
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.
Bruce Springsteenen kontzerturako sarrera gehiago jarriko ditue salgai
2008-06-03 14:58 MusikeaTxartel barriak barikuan jarriko ditue eskuragarri goizeko 10:00etan Ticktackticket sareko ohiko dendatan 75, 71 eta 61 euroan.
Garikoitz Mendizabal txistulariak 'Bihurrikerietan' izeneko diskoa kaleratu dau
2008-06-03 14:27 MusikeaMendizabal euskal musika-tresna bereizgarrienaren jotzailerik ezagunenetakoa eta azken lau urteotatik hona Bilboko Udal Txistulari Bandearen zuzendaria da. Lan barria Bilbon aurkeztu dabe Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi Ibone Bengoetxeak, Txomin Mujika BilbaoMusikako gerenteak eta Mendizabalek berak, ikuskizun eta guzti.
Eguaztenean eta eguenean egingo dira Bilbao Hiria lehiaketako finalak
2008-06-03 13:05 MusikeaMetal arloan, finala eguaztenean, bagilak 4, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Dead Means Nothing (Nafarroa), Meridian Zero (Tenerife) eta Sound Of Silence (Asturias). Pop-rock arloan, finala eguenean, bagilak 5, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Aaron Thomas (Madril), Munlet (Gipuzkoa) eta Trigger Travis (Gipuzkoa)
'Bilbao Hiria' Pop-Rock Lehiaketearen 20. urteurrena kontzertu bereziakaz ospatuko da
2008-06-02 15:14 MusikeaBilborock aretoko taula ganean Yo soy Julio Cesar, Zea Mays eta Olimpic taldeak izango dira bariku honetan, bagilak 6, 20:00etatik aurrera.
Ondarreta Abesbatzak Zortziko Gazteen Txapelketea antolatu du 17 urtetik gorakoentzat
2008-05-28 18:28 MusikeaLehiaketearen helburua, ‘herriko abesbatzak gazteakaz hornidutea da, gazteak era honetako taldeetara hurreratzen ez diranez, belaunaldien txandakatzea arriskuan egon daitekeelako’, aitatu dau gaur ekitaldiaren aurkezpenean Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak, Koldo Iturbek.
V. Txistulari Eguna ospatuko da Bakion bagilaren 7an
2008-05-28 14:18 MusikeaHerri desbardinetako txistulari taldeak izango dira bertan. Bakioko taldeaz gan, Barakaldoko, Bermeoko, Mungiako, Zornotzako eta Bilboko taldeek eskainiko dabenaz be disfrutetako aukerea izango da.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan