Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeak Oskorri taldeagaz joko dau barikuan
2009-05-12 11:35 MusikeaGetxoko Andra Mari auzoko zaindari Isidro Deunaren egunagaz bat, eta auzo horretako jaietako egitarauaren barruan, Oskorri taldeak kontzertua eskainiko dau Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeagaz batera. Maiatzaren 15ean, emonaldia 20:00etan hasiko da kiroldegiko aparkalekuan, eta sarrerea dobakoa izango da.
'Ziortzako Kontzertuak' zikloak maiatzeko azken hiru asteburuak alaituko ditu
2009-05-11 15:14 MusikeaHonezkero hogei edizinotan antxinako musikearen, eleiza-musikearen eta musika barrokoaren interprete ezagunenek parte hartu daben 'Ziortzako Kontzertuak' zikloak, beste urte batez, XXI. edizinoagaz, maiatzaren azken hiru astegoienak hartuko ditu Ziortzako kolegiatan eta Markina-Xemeineko Andra Mari eleizan.
Xabier de Felipe biolinista gaztearen aurkezpen Kontzertua asteon Bilbon
2009-05-11 15:04 MusikeaJuventudes Musicales de Bilbao erakundeak antolatuta, Xabier de Felipe bilbotarrak solista moduan egingo dauen lehen Errezitaldia, maiatzaren 13an, arratsaldeko 19:30etan izango da, Sociedad Bilbainako Musika Aretoan (Navarra Kalean) eta Bach, Schumann, Lutoslawski eta Debussyren obrak joko ditu.
Muted taldeak ez dau metala ahaztu hirugarren diskoan: 'Inox'
2009-05-08 15:42 MusikeaOrain dala sei urte Abadiñon sortutako taldeak Inox izeneko hirugarren diskoa kaleratu dau Muted-ek Baga-biga diskoetxearen eskutik. Metal estiloari melodia ganeratu eta erabateko indarra emoten deutse kantei, rap-ikutu eta, tartean, pop kutsuagaz be bai, jantzarako estiloak be nahastauta. 'Ahots melodikoei garrantzi handiagoa emotea erabagi dogu', dinoe taldekideek.
Emakumeen musikagintzea hurreratuko dau Getxora IX. Emakumeak Musikan jaialdiak
2009-05-08 11:50 MusikeaEmakumeak Musikan jaialdiaren bederatzigarren edizinoa gaur, hilak 8, hasiko da Getxon (Bizkaia). Emakumeen musikagintzea bultzatzea helburu dauen ekimenak hiru saio eskainiko ditu domekara arte Areetako Andres Isasi musika eskolan. Kontzertuetan hainbat estilo eta garaitako piezak entzun ahal izango dira, guztiak emakumek idatzitakoak.
'Rock Terapia', Lor bizkaitarren lan barria plazan
2009-05-07 11:33 MusikeaElorrioko Lor hirukoteak estudioko hirugarren lan barria aurkeztu dau 'Rock Terapia' Atxeh Independent Records diskoetxearen eskutik.
Getxoko Jazzaldirako abonua 70 euroan dago salgai
2009-05-06 15:40 MusikeaGaurtik aurrera eros daitekez garagarrilaren 1etik 5era izango dan Getxoko XXXIII. Nazinoarteko Jazzaldirako sarrerak. Garagarrilaren 1eko eta 4ko kontzertuetarako sarrerek 15 euroko prezioa dabe; garagarrilaren 2koak, 12 eurokoa; garagarrilaren 3 eta 5ekoek, 25 eurokoa; eta kontzertu guztietarako abonuak 70 euroko prezioa izango dau.
Gatibu nagusi Gaztea Sarietan
2009-05-04 12:24 Musikea Gatibu bi sarigaz eta Amaia Montero, Kerobia, Su Ta Gar, Lain, Extremoduro eta Coldplay sari banagaz dira aurtengo irabazleakGatibu gernikarrek sari bi irabazi zituen, Kantu onenari: 'Bang-bang txik-txiki bang-bang' eta Disko onenari: 'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien azpitik' .
'The Pub Ibiltaria' ekimenaren 13. eta azken diskoa plazaratu dau Oskorrik
2009-04-30 18:37 MusikeaOrain dala hamahiru urte Oskorri taldeak hasitako abenturearen azken kontzertua igazko abenduaren 20an (Santo Tomas eguna baino egun bat lehenago) eskaini eben eta egun haretan grabautakoak gaur ikusi dau argia 'The Pub Ibiltaria, 13' diskoagaz. CD bikotxa eta 17 kanten berbak eta partiturak batzen dituan koadernotxoa argitaratu dira.
Delorean, Wea Are Standard eta Dj Makala izango dira gaur Barakaldon, Gaztea Sarien eskutik
2009-04-30 12:42 MusikeaGaztea Sarietako jairako sarrerak eskuragarri dagoz 12 euroren truke Ticketmaster webgunean, 902 150 125 telefonoan eta Tick Tack Ticket sareko ohiko dendetan (FNAC, Carrefour, Foto Ikatz); txarteldegian, barriz, 15 euroko salneurria izango dabe.
The Kluba, Skalariak gogoratzeko aukera bikaina
2009-04-24 15:38 MusikeaRock & Roll 50 eta Ska musikea buztartu eta The Kluba izeneko taldea disko barriagaz jatorku, sasoi bateko Skalariak taldeko Juantxu buru dala. 'Skalariak taldearen jarraipena da, baina ikutu barriakaz gatoz, 50. hamarkadako estiloak buztartzeaz gan, kontrabaxuaren edota bateriaren pisuak bere nortasuna emoten deutso egiten dogun musikeari', azaldu dau Juantxuk.
Euskal Herria Zuzenean barrikuntza ugarigaz helduko da Heletara
2009-04-24 11:36 MusikeaEuskal Herria Zuzenean jaialdia garagarrilaren 3, 4, eta 5ean egingo da Heletan. Kokalekua ez da jaialdiak ekarriko dauen barrikuntza bakarra; kontzertuez gan, aurten bestelako ikuskizun ugari izango dira.
Benito Lertxundik euskerazko kanta onenaren musika-saria jaso dau 'Mirotzak' kanteagaitik
2009-04-23 12:11 MusikeaLertxundiri Ignacio Casado SGAE erakundearen Euskadiko Zuzendariak eta Joxemari Sors Elkar taldeko zuzendariak emon deutse saria. Mirotzak Benito Lertxundiren (Orio, 1942) azken diskoko (Itsas ulu zolia) azken kantea da. Abestia Kantauri itsasoan sustraituta dagoan Euskal Herriaren tradizino, jatorri eta epikeari eskainita dago.
Paquito D'Rivera, Chano DomÃnguez eta Michel Camilo izango dira, besteak beste, aurtengo Getxoko Jazzaldian
2009-04-23 11:55 Musikea33. Getxo Jazzeko kontzertu nagusiak Paquito D'Rivera, Chano Domínguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta talde handiek eskainiko ditue. Talde Lehiaketako 'Hirugarren Milurtekoa' atalaren eta Dixie Gunearen kontzertuak gehitu behar jakez horreei.
'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira
2009-04-21 12:14 Musikea'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira eta bertan egongo da irailaren 6ra arte, danetara Abba talde suediarraren abestietan oinarritutako 39 emonaldi eskainiz. Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Arriaga Antzokian bertan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonora deituta eta BBKren orotariko kutxazainetan.
Leioako San Juan Bautista Abesbatzak Ejeako XXXIX. Abesbatzen Lehiaketea irabazi dau
2009-04-20 15:06 Musikea2008. urtean, San Juan Bautista Abesbatza guztiz barritu eta Leioako Udal Kontserbatorioko parte izatera igaro zan. Gaur egun, Leioa Kantika Korala umeen abesbatzan preparau eta trebatutako 25 kantari gaztek osotzen dabe taldea.
Arto Artian 3. katalogoaren aurkezpena
2009-04-16 14:11 MusikeaHondarribiako Psilocybe aretoan, gaueko 22:00etan hasiko dan kontzertuan, Akazauzte, Eten eta Gora Japon taldeak zuzenean ikusteko aukerea izango da.
The Pretenders taldeak Donostian garagarrilaren 8an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz
2009-04-16 10:31 MusikeaTicketmaster sareko ohiko saltokietan, 902 15 00 25 telefonoan, Interneten www.ticketmaster.es eta www.ticktackticket.com webguneetan eta betiko salguneetan eros daitekez sarrerak, 36, 42 eta 45 euroan (banaketa gasturik barik).
Four Friends taldeak 'Haruntzago' disko barria aurkeztuko dau Bilboko Kafe Antzokian
2009-04-15 18:23 MusikeaFour Friends talde bilbotarraren kontzertua gaur, hilak 16, gaueko 21:30etan hasiko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai.
Luar Na Lubre taldeak 'Ao vivo' diskoa aurkeztuko dau zuzenean Donostian
2009-04-14 15:18 MusikeaLuar Na Lubreren azken grabazinoa 'Ao vivo' zuzeneko CD eta DVDa da. 'Camiños da fin da terra' birearen barruan, A Coruñako kontzertuan eskainitako 15 kantu batzen ditu lanak: taldearen klasiko guztiak eta errepertoriotik berreskuratutako bost abesti oso berezi edo bacstage-ko irudi argitarabakoak.







Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan