We Are Standard, Potemkin eta Malenkonia taldeek joko dabe Oñatin, MUko Enpresa Zientzien Fakultadearen 50. urtemugan

Bizkaie! 2010-04-06 15:49   Musikea

Urtemugea ospatzeko lehenengo ekitaldia dobako kontzertu bat izango da, apirilaren 23an, Oñatiko (Gipuzkoa) unibersidade zaharraren plazan, We Are Standard, Potemkin eta Malenkonia taldeakaz. Jaialdia gaueko 21:30etan hasiko da.

Enpresagintza Mondragon Unibersidadeko (MU) Enpresa Zientzietako Fakultadea bere sorrerearen 50. urteurrena ospatzen ari da, eta egitarau potoloa antolatu dau, Fakultadearen etorkizuna baldintzatuko dauen campus barriaren inaugurazinoagaz amaituko dana. Urtemugea ospatzeko lehenengo ekitaldia dobako kontzertu bat izango da, apirilaren 23an, Oñatiko (Gipuzkoa) unibersidade zaharraren plazan, We Are Standard, Potemkin eta Malenkonia taldeakaz. Jaialdia gaueko 21:30etan hasiko da.

Lehenengo Malenkonia taldea igoko da eszenatokira. Oñatiko pop-rock taldeak 'Hegazkadak dakar ekaitza' izeneko bere lehen diskoa argitaratu eban joan dan udan, eta irailean aurkeztu eban kontzertu bidez Oñatin. Ondoren, Potemkin oñatiarrek joko dabe, 23:00etatik aurrera. Boskoteak bere bigarren diskoa merkaturatu barri dau, 'Gauaren zaindariak' izenburupean.

Gauari amaierea emoteko, We Are Standard getxotarrak igoko dira taulara, 00:30etatik 2:00etara, hain zuzen be. Punk-funk eta dance-rock taldeak bi disko ditu honezkero merkatuan, eta Europan eta Iparamerikan be emon ditute kontzertuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu