Txuma Murugarren lan barria atontzen dabil

Bizkaie! 2010-03-26 10:50   Musikea

'Disko barrirako abestiak batu doguz daborduko, eta orain horreen artean aukeraketea egiteko garaia heldu da. Hamabost kantu dagoz lehian eta horreetatik 10 bat joango dira diskoan. Maketea etxean grabau ostean, taldeagaz egin doguz lan-saioak, eta martiaren 22ko astean azken lau entseguak egin ostean, barikuan, hilaren 26an sartuko gara grabetan 'Lamiñaks' estudioan, Lastra soinu-teknikariagaz'.

Hiru urte dira Sasoi Ilunak taldeko kantari ohiak ez dauela diskorik plazaratzen. Edozelan be, tarte honetan ez da geldi egon eta izan dau aukerea kontzertuak eskaintzeko, beste artista batzuekaz lan konpartituak egiteko, baita Mirande Cabaret moduko ikuskuzinetan parte hartzeko eta, zelan ez, kantu barriak sortzeko. Kontua da ze aste honetan sartuko dala Mungiako Lamina estudioan bere bakarkako seigarren diskoa grabetako.

'Disko barrirako abestiak batu doguz daborduko, eta orain horreen artean aukeraketea egiteko garaia heldu da. Hamabost kantu dagoz lehian eta horreetatik 10 bat joango dira diskoan. Maketea etxean grabau ostean, taldeagaz egin doguz lan-saioak, eta martiaren 22ko astean azken lau entseguak egin ostean, barikuan, hilaren 26an sartuko gara grabetan 'Lamiñaks' estudioan, Lastra soinu-teknikariagaz. Saltsa horretan, Rafa Aceves (teklak), Miguel Ramirez (gitarra), Rafa Rueda (gitarra), Natxo Beltran (bateria), Ekaitz Hernandez (baxua) eta Asier Ituarte (haizeak) batuko gara diskoa atontzeko'.

Txuma Murugarren (Errenteria, Gipuzkoa, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslari, gitarrista eta kantuen berben egilea izan zan 90eko hamarkadan. Hiru disko grabau zituan taldeak: Sasoi Ilunak (Oihuka, 1991), Herri xumeak (Oihuka, 1993) eta Harakina (Oihuka, 1998). Azken diskoaren aurkezpen kontzertuen ondorengo geldiunea erabili eban Murugarrenek bakarkako ibilbideari ekiteko. Nere leihoak (Oihuka, 2000) grabau eban lehenengo, eta ondoren beste lau disko etorri ziran: Hegazkinen arima (Gaztelupeko Hotsak, 2002), Gauak, neskak eta maletak (GH, 2003), Nire anaiaren kotxeko argiak (GH, 2004) eta Marjinalia (GH, 2007). Azken bi diskoen arteko tarte horretan ez da geldirik egon Murugarren. Lauaxetaren omenezko Ehungarrenean hamaika (GH, 2005) lan kolektiboan parte hartu ondoren, Rafa Rueda eta Pettigaz konpartidutako disko bat kaleratu dau, Hauxe (GH, 2006), eta Larrialdietako irteera liburua (Paper Hotsak, 2006) argitaratu dau, eguenero Berria egunkarian idatzitako artikuluen bildumea.

Era berean, Mathilde maitatzeko modukoak literatur eta musika ikuskizuna ondu eban Julen Gabiria idazleagaz. Marjinalia (GH, 2007), bere bosgarren lana, orain arteko bilakaera horren sintesi moduan uler daiteke, bertan batzen baitira giro ilun eta dekadenteen zalea dan Murugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikea, kantu egile petoa, gitarreagaz eta ahotsagaz hunkitzea lortzen dauen kantaria baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu