Joseba Gotzonek disko barria grabauko dau Argentinan
2010-03-29 14:44 MusikeaPortugaleteko kantautorearen produkzinopean, pop-rock inguruan kokatuko da disko barri hau, kitarra elektrikoak nabarmenduz. Zazpi kantu batuko ditue disko honetara eta Internet bidez baino ez da salduko da.
'Lau hormen artean' izeneko disko barriaren grabazinoaz gan, Joseba Gotzon kantautore bizkaitarrak lau kontzertu emongo ditu Argentinan eta Uruguayn, apirilean.
Bira honetan, Portugaleteko kantautoreak bere diskografiaren kantu klasikoenak eskainiko ditu, 'Botere Zalantzakoak', 'Kalapo', 'Nortasuna', 'Fotopoemak' edo 'Gris' diskoetako zenbait kantu, hain zuzen be; horrezaz gan, sekula entuzn bako kanturen bat edo beste be kantauko dau. Kontzertuotan ondoko hiru musikari honeekaz agertuko da taula gainean: Mariano Manzanelli (pianoa), Sebastian Acebi (kitarra elektrikoa) eta Xabier Aramaio (akordeoia).
Joseba Gotzonen kontzetuak Argentinan eta Uruguayn
- Apirilaren 3an, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean.
- Apirilaren 8an, Buenos Aireseko La Scala de San Temo aretoan.
- Apirilaren 9an, Uruguayko Carmelo uriko Ibai Ondoko Etxean.
- Apirilaren 10ean, Paranáko 3 de Febrero Antzokian.
'Lau hormen artean' disko barriaren grabazinoa La Platan
Argentinako egonaldia aprobetxauta, Joseba Gotzonek bere hamabigarren diskoa grabauko dau La Platan. Disko hau bi bertsinotan egongo da: gastelaniaz ('Entre cuatro paredes') eta euskeraz ('Lau hormen artean').
Pedro Hoyuelos teklariak egin ditu moldakuntzak, 1990etik Joseba Gotzonen konfidantzazko musikariak. Diskoaren parte bat Kroazian grabatua izan da. Portugaleteko kantautorearen produkzinopean, pop-rock inguruan kokatuko da disko barri hau, kitarra elektrikoak nabarmenduz. Zazpi kantu batuko ditue disko honetara eta Internet bidez baino ez da salduko da. Disko barriaren aurkezpena aurtengo urrian izango eta bira artistikoari 2011an ekingo deutso musikariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!