AC/DC taldearen kantu barria Interneten

Bizkaie! 2008-08-28 16:14   Musikea

Kanta hau urriaren 21ean argitaratuko dan 'Black Ice' diskoaren barruan egongo da; disko horretako hamabost kantuetako bat izango da. Kanadako Vancouverren grabau dabe diskoa Brendan O'Brien produktoreagaz.

The Chieftains, Ismael Lo eta Eliades Ochoa irailaren 4tik 7ra arte egingo dan Getxoko Folk Jaialdian

Bizkaie! 2008-08-28 10:34   Musikea

Jaialdia irailaren 4an hasiko da Korrontzi trikitixa taldeagaz. Gainera, seikote bizkaitarrak zuzeneko disko bat grabauko dau kontzertu hau aprobetxauta. Lan horretarako, Jorge Arribas (La Musgaña), Faltriqueira, Susana Seivane, Jesus Cifuentes (Celtas Cortos) eta Mikel Urdangarin musikarien laguntzinoa izango dabe.

'Bonberenea Sutan' jaialdia Tolosan egingo da irailaren 12 eta 13an

Bizkaie! 2008-08-27 10:21   Musikea

Kontzertuak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira. Barikuan, Naiz roxa, Kerobia, Zea Mays, Sorkun & Vice Presidentes, Anestesia eta Makala izango dira. Zapatuan, barriz, Willis Drummond, Inoren Ero Ni, Lisäbo, Deabruak Teilatuetan, Delorean eta Bad Sound System taldeek joko dabe.

Deba herria '7 Sois 7 Luas' jaialdiko partaide

Bizkaie! 2008-08-25 15:01   Musikea

Lehen aldia da euskal herri bat Europa eta Afrikako urigune desbardinetan antolatzen dan jaialdi honetan sartzen dala. Aurten, ganera, ekimen honen inguruan beste hainbat emonaldi be antolatuko dira Debako Alamedan, haize zabalean eta doban.

Bidasoa Folk jaialdia izango da asteburuan Irunen, Hondarribian eta Hendaian

Bizkaie! 2008-08-21 12:10   Musikea

Antolatzaileen esanetan, aurten sekula baino artista eta ekitaldi gehiago izango dira Txingudiko Badian. Jaialdiaren leloa 'Hiru hiri, hiru historia, kultura bat' da. La Banda del Surdo taldeko kataluniarra edota Herbeheretatik etorritako Muyayos de Raiz taldea izango dira, besteak beste.

'Los Tigres del Norte' mexikarrek Donostian eta Bilbon joko dabe

Bizkaie! 2008-08-20 14:28   Musikea

Egunotan salgai jarritako '25 joyas' bere disko-bilduma barria aurkezteko birearen barruan, taldea Donostian izango da hilaren 21ean eta Bilbon 22an.

Kontzertuok uri bakotxeko Rockstar aretoetan izango dira eta sarrerak eskuragai dagoz Tick Tack Ticket, BBK eta Kutxa guneetan, 22 euroan.

Kepa Junkera izango da Bilboko Txistularien Ohiko Alardeko konbidau berezia

Bizkaie! 2008-08-20 14:09   Musikea

Alardea domekan, abuztuak 24, Aste Nagusiko azken egunean ospatuko da Plaza Barrian, 13:30ean. Bilboko Txistularien Bandeaz gan, hainbat konbidau izango dira 'euskal musika eta jantzarik onena' eskaintzeko.

Lagartija Nick talde andaluziarrak zabalduko dau Gasteizko Azkena Rock jaialdia

Bizkaie! 2008-08-19 11:36   Musikea

Azkena Rock Jaialdia irailaren 4an, eguena, hasiko da arratsaldeko seiretan, Gasteizko Mendizabala eremuko ateen zabaltze ekitaldiagaz. Lagartija Nick taldearen akordeak izango dira entzungo diran lehenengoak, arratsaldeko 18:25ean.

Lauroba laukote donostiarrak lehenengo diskoa kaleratuko dau irailean

Bizkaie! 2008-08-13 10:57   Musikea

Gor Diskak-ek urtero ataraten dauen 'Aurtengo gorakada' hamargarren bilduman 'Ez nintzen irten behar' abestia kaleratu ostean kaleratuko dau Lauroba taldeak bere lehenengo lana.

Berri Txarrak nafarrek Gernikan emongo deutse amaierea 'Jaio. Musika. Hil' bira luzeari

Bizkaie! 2008-08-12 14:43   Musikea

Euskal talde batek sekula egin dauen birarik handiena izan da talde nafarrarena, ia 200 kontzertugaz, Suitza, Espainia, Alemania, Austria, Japonia eta Frantzia lako 15 herrialde ingurutan. Azken kontzertua abuztuaren 16an izango da, 22:00etan.

Stray Cats rockabilly taldeak Barakaldoko Rockstar Live aretoan hasiko dau bere agurraren birea

Bizkaie! 2008-08-11 15:17   Musikea

Talde estatubatuar mitikoak zapatu honetan hasiko dau bere agurraren birea izango dana. Europako uri nagusienetatik pasau ostean (Helsinki, Stockholm, Amsterdam eta Londres, berbarako), birea Dublinen amaituko da irailaren 16an.

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Lekeition eskainiko dau kontzertua abuztuaren 10ean

Bizkaie! 2008-08-11 12:21   Musikea

Taldeak azken diskoetako 'onena' interpretauko dau 'Iparraldetik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebaldera' izenburuko saioan. RTVE Música zigiluagaz kaleratu dituan bere bi diskoetako abestiak interpretauko ditu talde bilbotarrak.

Gernikako Gaudeamus koralak urrezko domina bi lortu ditu V. Koru Olinpiadetan

Bizkaie! 2008-08-08 15:44   Musikea Grazeko (Austria) V. Koru Olinpiadetan urrezko domina bi eta zilarrezko bat lortu dituen umeak harrerea jaso dabe Gernika-Lumoko udaletxean.

Orain, koru gernikarreko umeek ondo merezidutako oporrak hartuko ditue eta irailean barriro hasiko dira datorren denporaldiko programea preparetan.

Bunburyk Donostian joko dau zemendiaren 7an

Bizkaie! 2008-08-08 11:10   Musikea

Datorren urriaren 7an kaleratuko dauen 'Hellville de Luxe' izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan dago Donostiako kontzertua. Birea bere jaioterrian hasiko dau irailaren 6an.

Iron Maiden, Sex Pistols, REM eta Alanis Morissette izango dira Hungariako Sziget Jaialdian

Bizkaie! 2008-08-07 15:02   Musikea

Abuztuaren 12tik 18ra bitartean Obuda ugartean (Budapest, Hungaria) egingo dan jaialdian, musika izarrez gan, aisialdi- eta kirol-jarduera bitxiak be izango dira: oge elastikoak, txokolatezko ugerlekuak, lokatzezko burrukak...

Naiara Garai eta Marina Hernaez akordeoi-jotzaileek kontzertua eskainiko dabe Bermeon

z 2008-08-05 11:45   Musikea

Bermeoko XXIII. Nazinoarteko Musika Astea hirugarren jardunaldia beteko dau gaur. Akordeoi-kontzertua Andra Mari eleizan izango, 20:00etan. E. Elgar, Y. Takahashi, A. Piazzolla, D. Scarlatti eta A. Alberdiren piezak interpretauko ditue.

Gaur hasiko da 69. Musika Hamabostaldia Donostian

Bizkaie! 2008-08-04 11:04   Musikea

Pablo Sarasate eta Olivier Messiaen musikagileen eta Ataulfo Argenta orkestra-zuzendariaren urteurrenak ospatuko eta Stockhausen musikagile alemaniarra eta Jorge Oteiza eskultorea omenduko ditue.

Bilbainaden XX. Lehiaketako irabazleek abuztuaren 22an jasoko ditue sariak

Bizkaie! 2008-07-30 11:48   Musikea

Carmen Marquesen 'Con galones' eta Xabier Zamudioren 'Berton Bilbao' lanek irabazi ditue, hurrenez hurren, gaztelaniazko eta euskerazko sariak, hau da, 850na euro. Zortzi akzesitek 400 euroko saria eta plaka oroigarria jasoko ditue.

Grises Sueños, Plastic eta Trainsalpine Boys in Iceland dira XVII. Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketako finalistak

Bizkaie! 2008-07-29 14:58   Musikea

Hiru bandek abuztuaren 9an, 20:30ean, Haizearen Orrazian Aste Nagusiaren barruan jarriko dan eszenatokian 20 minutuko saio bana eskainiko dabe eta han erabagiko da zein talde izango dan lehiaketearen irabazlea.

Donostiako 43. Heineken Jazzaldiak 150.000 ikusle inguru izan ditu

Bizkaie! 2008-07-29 12:39   Musikea

Garagarrilaren 22tik 27ra bitartean eskaini diran ia 100 kontzertuen artean, Zurriolako hondartzako Agertoki Berdekoak izan dira arrakastatsuenak, jaialdiko zuzendari Miguel Martinek jakinarazo dauen legez.