Korrontzi izentau dabe urteko zuzeneko onena saria jasoteko

Bizkaie! 2009-12-30 17:12   Musikea

2009an, Korrontzi taldea gelditu barik ibili da herrialde eta folk jaialdi desberdinetan parte hartuz, kontzertu bira amaibakoan eta oraintsu 'El Rincon de Jarramplas' folk webguneak antolaturiko sarietan izentau dabe 2009ko zuzeneko onenari atalean

2009an, Korrontzi taldea gelditu barik ibili da herrialde eta folk jaialdi desberdinetan parte hartuz, kontzertu bira amaibakoan eta, orain jakin dogu 'El Rincon de Jarramplas' (http://jarramplas.blogspot.com/) folk webguneak antolaturiko sarietan izentau dabela 2009ko zuzeneko onenari atalean.

Sari biribila da urte guztian zehar taldeak egindako lanari, 40 kontzertutik gora eskainiz, euren azken lan diskografikoa aurkeztuz: 'Getxo' (Baga-biga). Diskoa 2008ko Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdian zuzenean grabautakoa da hainbat konbidatu taulan zirala, besteak beste, Mikel Urdangarin, Faltriqueira, Susana Sevaine eta Jorge arribas.

Emon zure botoa Korrontziri! Sartu zaitez ondoko loturan:

http://www.pollpub.com/mejor-directo-nacional.aspx

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu