Zinema-musikea entzungai Kursaalen

Bizkaie! 2010-01-04 14:22   Musikea

Zinema-musikea gustetan jakenek zita berezia dabe Donostiako Kursaal Aretoan gaur arratsaldean, Euskal Herriko Gazteen Orkestrak, EGOk, emonaldi bitxia eskainiko baitau. Star Wars, Jurassic Park, Schindler´s List, Hook, The Lord of the Rings, Close Encounters of the Third Kind film ezagunen musikea interpretauko dabe, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Auditorioan.

Euskal Herriko Gazte Orkestra EGO 1997. urtean sortu eban Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, musika-tresna jole gazteei orkestra-mailako prestakuntzea eskaintzeko helburuagaz. Eusko Jaurlaritzearen, BBKren, KUTXAren eta VITAL KUTXAren diru-laguntzinoari esker sustatuta, Euskal Herrian jaio edo bizi diran gazteek osotzen dabe orkestrea, batez be. Munduko leku desbardinetan eskaini ditu kontzertuak EGOk, Portugalen eta Txinan, berbarako. Egun, Juan Jose Oconoren zuzendaritzapean lan egiten dau orkestreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu