Alemaniako Gazte Orkestra Nazionalak Xabier de Felipe biolinista bilbotarra fitxau dau

Bizkaie! 2010-01-13 13:38   Musikea

Xabier de Felipe Junde Deutsche Philharmonie (Alemaniako Gazte Orkestra) izenekoan parte hartzera deitua izan da, eta datorren domekan Frankfurteko Alte Operan egingo dau bere debuta Orkestra ospetsu horregaz.

2009ko 'Nicanor Zabaleta' XVI. Lehiaketako lehenengo sariaren bekeagaz, pasa dan urrian hasi zituan Alemanian bere Postgradu Mailako Ikasketak Xabier de Felipek, 22 urteko biolinista euskaldunak.

Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian) biolin karrerea egin eban bitartean, EGOko (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Sinfonietta Musikene eta Musikene Orkestra Sinfonikoko Kontzertinoa izan da Xabier de Felipe azken urteotan.

Frankfurteko Hochschule für Musikek konbidatuta, Abenduko Irakasleen Kontzertuan parte hartu eban, Isabel von Bernstorff (piano), Roland Glassl (biola) eta Daniel-Robert Grak (txelo) katedradunakaz, eta Elena Graf (biolin) Alemaniako Gazte Orkestrako Kontzertinoagaz batera.

Kontzertu horren ostean, Xabier de Felipe Junde Deutsche Philharmonie (Alemaniako Gazte Orkestra) izenekoan parte hartzera deitua izan da, eta datorren domekan Frankfurteko Alte Operan egingo dau bere debuta Orkestra ospetsu horregaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu