David Delfin eta Bimba Bose izango dira Guggenheim Bilbao Museoaren 'Art After Dark'-en lehen saioan, urtarrilaren 15ean

Bizkaie! 2010-01-11 11:04   Musikea

Hollywoodeko komedia baten izena dauen 'Musika dibertimentua' eskainiko dabe. Gauerdi aldera, David Delfinek, Michelle DJ moduan, 'wedding' dalako estiloa jarriko dau eta The Cabriolets taldeko abeslari Bimba Bose Romy DJ izango da 'prom dance' estiloa eskaintzeko.

Urtarrilaren 15ean izango da Guggenheim Bilbao Museoaren 'Art After Dark' programearen 2010eko lehenengo saioa, David Delfin diseinatzaile eta diziplina ugari lantzen dituan artistearen eta Bimba Bose modelo eta abeslariaren partaidetzeagaz. Bose Delfinen musa eta bazkidea da.

Museoko iturriek jakinarazo dabenez, biak Guggenheim Bilbao Museora itzuliko dira, 2008an 'Surrealismoaren gauzak' erakusketea zala-eta egin eben desfilearen ondoren. Oraingoan, Hollywoodeko komedia baten izena dauen 'Musika dibertimentua' eskainiko dabe. Gauerdi aldera, David Delfinek, Michelle DJ moduan, 'wedding' dalako estiloa jarriko dau eta The Cabriolets taldeko abeslari Bimba Bose Romy DJ izango da 'prom dance' estiloa eskaintzeko.

'Art After Dark'-en lehenengo saioa 22:00etan hasiko da Arne Ö-k jarriko dauen musika elektronikoagaz. Bilbon bizi dan estoniar hau Fever klubeko DJ egoiliarra da bertako ateak edegi ziranetik. Bere musika elektronikoko emonaldi hipnotikoak funkaz, soinu sakonez eta kutsu esperimentalez beteten ditu groove musika oinarri hartuz.

Ondoren, 23:00etan, Tom Clark DJa igoko da Museoko Atrioan egongo dan kabinara. Clark ezinbestean aitatu behar da Berlingo musika munduari buruz hitz egitean. Alemaniako DJ honek nahasketen alde egiten du, eta hala, house eta techno estiloen tartean koka daitekeen soinu berri bat lortzen du.

'Art After Dark' programea urte osoan izango da Guggenheim Bilbao Museoan. Gaueko egitarau berezi hau museoak antolatzen dau Bilboko Fever klubagaz lankidetzan eta aurreko urteetako arrakastea bardintzea dau helburu. Bertaratzen diranek nazinoarteko DJ onenen musikea entzuten daben bitartean erakusketak ikusteko aukerea izango dabe.

Oraingoan, 'Frank Lloyd Wright' aldi baterako erakusketaz eta 'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak' eta 'Instalazioak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan' Bilduma Iraunkorraren aurkezpenez gozau ahal izango dabe.

Museoa zabalik egongo da 22:00etatik 1:00etara arte. Sarrerea (18 urtetik gorakoentzat) 12 eurokoa da publiko orokorrarentzat eta 8 eurokoa Museoaren Lagunentzat. Ikusle kopurua mugatua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu