Getxoko Agate Deunako Koru Jaialdiak 36 talderen partaidetza izango dau
2009-02-03 16:34 MusikeaAgate Deunari koplak eta bertsoak kantauko deutsiez Euskal Herriko hainbat lekutan. Zezeilaren 5a Agate Deunaren eguna da eta bezperan santa-eskean kalean ibilteko ohitura dago Euskal Herrian. 251. urteko zezeilaren 5ean bularrak moztu eutsiezan siziliarraren historia gogora ekarriko da barriro.
'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizunak herrialde ibiltarietako zenbait musikari jarriko ditu taula ganean
2009-02-03 14:21 MusikeaHarkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek 'Nomadak Tx' proiektuan pausu bi gehiago emon eta 'Nomadak Tx Zuzenean' ikuskizunaren barri emon dabe gaur Bilboko Arriaga Antzokian. Bestalde, proiektuaren izen bera daroan diskoa mundu mailan zabalduko dala jakinarazo dabe.
The Black Crowes da Azkena Rock jaialdirako baieztatu daben lehen taldea
2009-01-28 14:22 MusikeaThe Black Crowes talde estadubatuar mitikoak 2009. urtean disko barria atarako dau eta lan horretako kantuak zuzenean aurkeztera etorriko da Robinson anaien taldea Gasteizera.
The Boss garagarrilaren 26an izango da Bilbon, San Mamesen
2009-01-28 10:44 MusikeaBruce Springsteen musikari eta abeslari estatubaduarrak kontzertua eskainiko dau The E Street Banda mitikoagaz batera garagarrilaren 26an, Bilboko San Mames futbol zelaian. Oraintsu kaleratutako 'Working on a Dream' izenburuko diskoa aurkezteko munduko birearen barruko kontzertua izango da musikariaren webgune ofizialean agertu dan egutegiaren arabera.
Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeak zuzenean Bermeon
2009-01-27 16:40 MusikeaRockaren joera desbardinek bat egingo dabe datorren zapatuan, hilak 31, Bermeon (Bizkaia), Nuntxaku kultur alkarteak antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' egitarauren barruan, Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeek eskainiko daben kontzertuan.
Ainhoa Artetak platinozko diskoa jaso dau 'La Vida' lanagaitik
2009-01-26 17:53 MusikeaAinhoa Arteta soprano tolosarrak platinozko diskoa jaso eban bart New Yorken, 'La vida' bere azken lanaren 200.000 ale baino gehiago saldu ostean. Diskoan, azken mendeko estilo desbardinetako abesti klasikoak kantetan ditu Artetak.
Gaur, hilak 26, amaituko da AC/DCren kontzerturako 70 gonbidapenen zozketan izena emoteko epea
2009-01-26 11:36 MusikeaZozketan sartzeko izen-emotea www.bizkaia.net webgunean egin behar da eta, esandako moduan, izena emoteko epea 2009ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 14:00ak arte.
Maiatzean egingo da Azkena Rock jaialdiaren hurrengo edizinoa
2009-01-26 10:52 Musikea2002an lehenengo edizinoa antolatu zanetik, Gasteizen urtero egiten dan Azkena Rock Festival jaialdia inoiz baino lehenago egingo da aurten, antolatzaileek irailetik maiatzera aurreratzea erabagi dabelako.
Garagarrilaren 26an etorriko da Springsteen Bilbora
2009-01-22 10:27 Musikeawww. rockol. it webgune italiarrak baieztu dau albistea: Bruce Springsteen garagarrilaren 26an etorriko da Bilbora. Get In, kontzertuaren enpresa sustatzaileak ez dau zehaztu ekitaldia non izango dan, baina leitekeana da San Mamesen izatea. 'Working On A dream' bere azken lana aurkeztuko deutse zaleei Springsteenek.
Bruce Springsteen barriro Bilbon
2009-01-21 14:30 MusikeaEl Mundo egunkariak aurreratu dauenaren arabera, Get In promozino-agentzia donostiarra negoziazino-lanetan dabil Bruce Springsteen barriro Bizkaira ekarteko. Aurtengo garagarrilean Bilboko San Mames estadioan kontzertua emotea da asmoa.
Laja trikitilariak diskoa atarako dau Mikel bikotekide barriagaz
2009-01-15 10:44 MusikeaLaja eta Mikelen bigarren diskoak, Non zuztarra, han adarra, zezeilaren amaieran edo martiaren hasieran ikusiko dau argia. Lajaren bikotea izandako Ramon Zubizarreta Landakanda pandero-jotzaileak kolaboratzaile moduan parte hartzen dau lan barrian.
Berri Txarrak taldeak Steve Albini teknikariagaz grabauko dau disko barria
2009-01-13 11:01 MusikeaBerri Txarrak hirukotea hasi da, honezkero, lan barriaren ganeko informazinoa eskaintzen. Taldeak bere webgune ofizialean jakinarazo dauenez, Steve Albini estadubatuarrak izango dau Lekunberrikoen estudioko seigarren diskoa grabetako ardura.
Jabier Muguruzak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau
2009-01-13 09:55 MusikeaJabier Muguruza musikari eta kantari irundarrak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau, poeta katalanaren heriotzearen hamargarren urtemugan.
Adrenalinea igoteko moduko kontzertua eskainiko dau Kaotikok Barakaldon
2009-01-12 16:56 MusikeaKaotiko taldeak kontzertua emongo dau datorren urtarrilaren 29an, 21:30ean hasita, Barakaldo (Bizkaia) Rockstar Live aretoan, 'Adrenalina' azken diskoko abestiak aurkezteko asmoz. Kontzertua ETBk grabauko dau eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB-3ko 'Gaztea Live' saioan.
Oreka Tx txalapartariek Arriagan aurkeztuko dabe 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna
2009-01-12 14:43 MusikeaOreka Tx txalapartari taldeak Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztuko dau, datorren martiaren 3an, 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna. Oraingoan, konbidautako musikari batzuek izango ditue lagun Oreka Tx-eko kideek, besteak beste, Mendebaldeko Saharako Ariza Brahim abeslaria, Ganzoring artista mongoliarrra eta Ouafaa Aouttah abeslari bereberea.
The Rasmus laukote finlandiarrak Bilbon joko dau
2009-01-09 14:41 MusikeaKontzertua martiaren 28an izango da Bilboko Santana 27 aretoan, kaleratu barri daben 'Black Roses' diskoa aurkezteko egiten dagozan birearen barruan.
Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko 15 talde aukeratu ditue
2009-01-08 14:39 MusikeaAukeratutako 15 talde horreek kontzertu bana emongo dabe urtarrilaren 9tik maiatzaren 6a bitartean eta, zuzeneko emonaldi horreen arabera,Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko aukeratuko ditue.
The Only Ones, Buzzcocks eta Stiff Little Fingers taldeek joko dabe laster Bilboko Kafe Antzokian
2009-01-05 15:02 MusikeaPunk rock mobimentuak 1970eko hamarkadearen amaieran emon zituan hiru talde handi pasauko dira datozan hileetan Bilboko Kafe Antzokitik. The Only Ones taldea zezeilaren 21ean izango da areto bilbotarrean; Buzzcocks izango dira hurrengoak, martiaren 5ean; eta Stiff Little Fingers irlandarrek martiaren 12an joko dabe Bilbon.
Mikel Urdangarinek kontzertu akustikoa eskainiko dau Bilboko Berreginen Museoan
2008-12-31 11:40 MusikeaNika Bitchiashvili bibolinjoleagaz batera Euskal Herrian emongo dauen kontzertu bakarrenetakoa izango da, zapatuan, urtarrilaren 3koa. Arratsaldeko 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroan egongo dira salgai Museoan bertan.
Gari badoa
2008-12-29 10:23 MusikeaAbeslari legazpiarrak etena egitea erabagi dau atzerrira joateko baina aurretik Bilboko Kafe Antzokian azken kontzertua emongo dau lagunez inguratuta. Urtarrilaren 15an kontzertu berezia emongo dau Garik.











Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan