Kiss, Azkena Rock 2010 jaialdian

Bizkaie! 2009-11-25 11:48   Musikea

Azkena Rock 2010 bagilaren 24, 25 eta 26an izango da eta Gene Simmonsen, Paul Stanleyren, Eric Singerren eta Tommy Thayerren taldeak bagilaren 25ean joko dau Gasteizen. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, sarrerak datorren barikuan, zemendiak 27 jarriko dira salgai, 75 euroan + banaketa gastuak (bonoa).

Kiss talde mitikoa X. Azkena Rock 2010 jaialdian izango da, taldearen webgunean bertan eta antolatzaileek baieztatu dabenez. Maiatzetik bagilera aldatuta, Azkena Rock 2010 bagilaren 24, 25 eta 26an izango da eta Gene Simmonsen, Paul Stanleyren, Eric Singerren eta Tommy Thayerren taldeak bagilaren 25ean joko dau Gasteizen. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, sarrerak datorren barikuan, zemendiak 27 jarriko dira salgai, 75 euroan + banaketa gastuak (bonoa). Salmenta tokiak: ticketmaster.es, 902-150025, FNAC, Carrefour, caixagalicia.es, Blody Mary (Irun), Electra Store (Vitoria-Gasteiz) eta mosaicodifusion.com

Gaur bertan, hilak 25, Los Angeleseko Staples Centerren joko dau Kiss taldeak eta munduko jarraitzaile guztiek jarraitu ahal iznago dabe, izan be, Facebook bidez eskainiko dabe zuzenean. Europako jarraitzaileentzat 'Kiss Alive 35' izeneko ikuskizuna ikusteko aukera bakarra izango da, Europakoa desbardina izango baita.

Jaialdiaren 10. urteurrena ospatzeko, Juanma Bajo Ulloak dokumental bat egingo dau eta 2011ko udagoienean ikusiko du argia, antolatzaileen arabera. Baina hau ez da izango Azkena Rock Festivalen 10. urteurrena ospatzeko egingo dan ekitaldi bakarra. Liburu bat preparauko dabe, hainbat argazkigaz, eta 2011an jaialdiaren alderdi izkutua erakutsiko dau. Antolatzaileek jakinarazo dabe argazkiak eta bideoak jasoko dituela hori egiteko eta horreekaz lana beteko ei da. Jaialdiaren 10. urteurreneko produktuakaz osotutako sorta bat, merchandisinga eta bost VIP pase zozkatuko ditue.

2010eko Azkena Rock jaialdiko nobedadeakaz jarraituz, bagilaren 23an, eguaztena, Mendizabalako ateak zabaldu baino lehen, aurkezpen kontzertua izango da Printzipal Antzokian: Quique Gonzalezek 'Daiquiri Blues' lana aurkeztuko dau hainbat konbidatugaz batera. Gainera, kontzertuak izango dira Andra Maria Zuriaren plazan barikuan, zapatuan eta domekan (eguerdian, jaialdiak irauten dauen bitartean).

Alfonso Santiagok, Last Tour International enpresako bozeroaileak adierazo dauenez, abenduan jakinarazoko ditue Azkena Rock 2010 jaialdian parte hartuko daben talde gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu