'Boulevard d'Reconstructie (Op. 54)' ikuskizuna lehenengoz munduan Guggenheimen
2009-11-10 11:56 MusikeaProdukzino hau Eric Ross musikagileak eta Mary Ross bideo-artisteak osotzen daben Ultimedia Concept talde estadubatuarraren azken lana da. Sarrerak eskuragarri dagoz museoko txarteldegietan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean.
Guggenheim Bilbao Museoak 'Boulevard d'Reconstructie (Op. 54)' izenburuko obrea eskainiko dau datorren eguenean, hilaren 12an, munduan lehenengoz, 20:00etatik aurrera. Produkzino hau Eric Ross musikagileak eta Mary Ross bideo-artisteak osotzen daben Ultimedia Concept talde estadubatuarraren azken lana da. Sarrerak eskuragarri dagoz museoko txarteldegietan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean.
Performance esperimental honetan bideoak eta argazkiak pianoaren, gitarrearen eta, batez be, thereminearen musikeagaz buztartzen dira.
Musikea zuzenean joko dau Eric Rossek eta hainbat estilo nahastauko ditu: jazza, musika klasikoa eta seriala. 1977tik aurrera, Eric and Mary Ross Ultimedia Concept taldeak multimedia kontzertu ugaritan parte hartu dau, baita mundu osoko jazz jaialdi, museo eta arte-zentroetan be.
Arratsaldeko 18:30ean, performance lana hasi baino ordu eta erdi lehenago, sortze-prozesu bat eskainiko dabe bi artistek. Bertan alkarregaz lanean emon dituen 30 urteen ganean berba egingo dabe eta orain arte egindako performance batzuren adibideak eskainiko ditue. Horrezaz ganera, publikoak bideo-artearen sorrerearen inguruan eta honek argazkigintzan eta teknologia barrietan izan dauen eraginaren inguruan berba egin ahal izango dabe artistakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!