Euskeraz eta ingelesez abesten dau Sexty Sexers-ek disko barrian
2009-11-25 14:49 MusikeaUrteek emoten daben lasaitasunaren eragina igarten jake Sexty Sexers taldeko kideei eta 'Hero mantra' izeneko diskoan Rock&Roll musikea landu arren, estilo aldaketea nabarmena da. Ganera, berbei jagokenean be, lan barriko zortzi kantatan be igarten da barrikuntza hori, izan be, euskeraz abesteaz gan, lan batzuk ingelesez entzun daitekez.
Urteek emoten daben lasaitasunaren eragina igarten jake Sexty Sexers taldeko kideei eta 'Hero mantra' izeneko diskoan Rock&Roll musikea landu arren, estilo aldaketea nabarmena da. Ganera, berbei jagokenean be, lan barriko zortzi kantatan be igarten da barrikuntza hori, izan be, euskeraz abesteaz gan, lan batzuk ingelesez entzun daitekez: 'euskerea da taldearen hizkuntzea baina ezin deutsegu uko egin eragin barriei eta ingelesa beti egon da taldearen egunerokotasunean', azaldu dabe
Iñaki Fortun bateria jotzaile barriak, Joseba Baleztena gitarreak eta Mikel Larratxe abeslariak, bide barrian, kolaborazinoak be izan ditue, Oskar Benasek eta Joseba Irazokik gitarratan eta Fer Apoak ahotsean entzun daitekez eta.
Grabazinoan 70eko hamarkadako hard rock klasikoa besarkatzen daben iraupen luzeko zortzi kantu garaikide batzen dira.
Berako taldeak Volcom Entertainment diskoetxeagaz kaleratu dau lan hau eta pozik dagoz, 'diskoa Euskal Herrian, Europan eta Ameriketako Estadu Batuetan zabalduko baita'.
Informazino gehiago:
Sexty Sexers (Blogspot)
Sexty Sexers (Myspace)
Sexty Sexers (You Tube)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!