Kyle Eastwood Bilbon izango da zemendiaren 28an Bilbao 700 Fundazinoaren eskutik
2009-11-24 14:31 MusikeaDatorren zapatuan, zemendiaren 28an, 20:00etan, Arriaga Antzokian izango da Kyle Eastwood, Ipar Amerikako aktore eta zuzendari ospetsuaren semea, eta kontzertu bakarrean aitaren filmetako abestiak interpretauko ditu.
Datorren zapatuan, zemendiaren 28an, 20:00etan, Arriaga Antzokian izango da Kyle Eastwood, Ipar Amerikako aktore eta zuzendari ospetsuaren semea, eta kontzertu bakarrean aitaren filmetako abestiak interpretauko ditu.
Eastwood-en kontzertuagaz, Bilbon izango dogu Hollywood-eko zinerik egungoeneko musikea. Modu horretan, amaierea emongo jako Bilbao 700 Fundazinoak zemendian zehar antolatutako ‘Jazz In Cinema’ zikloari. Kontzertuen ziklo berezi horretan, jazza eta zinea buztartu nahi izan dira zazpigarren artea be maite daben hiru musikari handiren eskutik: Enrico Pieranunzi, Ben Sidran eta, amaiera bikain moduan, Kyle Eastwood.
Eastwood eta haren taldeak Clint Eastwood-en film sarituenetako abestiak joko ditue, batzuk hainbat 'Oskar' irabazitakoak, besteak beste, Gran Torino, Cartas desde Iwo Jima, Mystic River edo Million Dollar Baby.
Jazza Kyle-ren haurtzaroko soinu-bandea da, eta harek dino aitak sartu ebala baxuaren lerroen plazerretan. Kylek musikea joten dauen lehen oroitzapena da aitak instrumentu hori joten erakutsi eutsonekoa, zineko izarrari itzel gustetan jakolakao. Modu horretan hasi zan jazza ikasten, eta musikari profesional moduan, aitagaz eta jazzagaz zituan hartu-emonen bidez haren pelikulen soinu-bandak sortu izan ditu.
Kyle Eastwood
Kyle Clint Eastwood Hollywood-eko izarraren seme zaharrena da. Los Angelesen jaio zan 1968. urtean, baina Carmel-en (Kalifornia) hazi zan. Han, etxeko lanak egiten zituan Duke Ellington, Count Basie eta Miles Davis lako jazzeko ospetsuen diskoak entzunaz. Kyle berehala jaubetu zan musika horretaz eta musika-mota horregaz maitemindu zan.
Kylek baxu elektrikoa joten hasi zan institutuko lagunakaz eta kontrabaxuagaz musikari profesional bilakatu zan, batez ere Ray Brown eta John Clayton ezagutzean. Ordutik, Clint Eastwood-ek zuzendutako filmen soinu-bandak sortu ditu.
Kyle Eastwood Band
Kontzertua zemendiaren 28an izango da Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etan hasita. Ondokoak dira taldekideak: Kyle Eastwood, kontrabaxua; Graeme Flowers, tronpeta; Graeme Blevins, saxoa; Andrew McCormack, pianoa; eta Martyn Kaine, bateria.
Hona hemen, Bilboko hitzordua eskainiko dituen abestiak: Metropolitan, Marrakech, Rue Perdue, Theme from changling, Theme from letters from Iwo Jima, Theme from Unforgiven, Cosmo, Song for you, Samba de Paris, Big noise from Winnetka eta Hot Box.
Sarrerak
Sarrerak eros daitekez BBK-ren Teleka sistemearen bidez; hau da, telefonoz nahiz kutxazainen sarean. www.365jazzbilbao.com web orrian be eskura daitekez. Arriagako kontzertuetarako, Antzokiko leihatilan eta areto bakotzean erosi ahal izango dira, kontzertua hasi baino ordubete lehenago. Lekua bete arte erosteko aukerea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!