Inoizkorik jente gehien erakarri dau aurtengo Getxo Folk Jaialdiak
2008-09-08 15:49 MusikeaAurreko urteetako markak txiki itxita, 63.000tik gora lagun hurreratu dira joandako astegoienean Getxora, Areetan egin dan Getxo Folk Jaialdira.
'Lagrimas y gozos', Ska-P taldearen lan barria laster kalean
2008-09-05 15:10 MusikeaSka-P talde madrildarraren disko berria, 'Lagrimas y gozos', kalean izango da urriaren 7an, taldeak bere web orrian iragarri dauenez. Diskoaren lehenengo singlea 'Crimen Sollicitationis' izango da eta datorren astean jarriko dabe entzungai. Kanta honetan, taldearen estilo aldarrikatzaileari jarrituz, Eleizearen kontra egiten dabe.
Mikel Errazkin 'Sorotan Bele' taldeko sortzaileetakoa izan zana hil da
2008-09-05 14:34 MusikeaBost disko atara zituan bakarlari legez eta hainbat lan egin zituan moldatzaile, konpositore eta produktore moduan beste hainbat artista eta talderentzat. Azken urteotan gaixorik ei ebilen.
Kerobia, The Uski's eta Loquillo, 'Pixkat bat es mucho' kanpaineari amaierea emoteko
2008-09-05 12:39 Musikea'Pixka bat es mucho' euskerearen aldeko kanpaineari amaierea emoteko kontzertu berezi bat preparau dabe irailaren 14rako.
Bihotz Bakartien Klubak zuzenean grabautako disko bat atarako dau euren ibilbidea agurtzeko
2008-09-04 10:33 MusikeaKatamaloren bi urteko ibilbideari amaierea emoteko zuzeneko bat grabauko dau Bihotz Bakartien Kluba proiektuak, 'Erantzi katamalo zuzenean' izenpean. 2008ko bagilaren 26an Gernikako Lizeo antzokian egindako grabazinotik atarako dabe diskoaren materiala.
Celtas Cortos bueltau da
2008-09-03 14:31 Musikea'40 de abril' diskoa argitaratu barri dau Celtas Cortos taldeak eta lan hori aurkezteko showcase bi eskainiko ditu Bilbo eta Donostiako FNAC dendetan, eguenean Bilbon eta barikuan Donostian, biak 19:00etan. Barikuan baita, 23:00etan, kontzertua eskainiko dabe Hondarribian, herriko jaien bezperan.
'A las cinco en el Astoria', La Oreja de Van Gogh taldearen disko barria kalean dago
2008-09-02 11:07 MusikeaLa Oreja de Van Gogh talde donostiarraren disko barriak gaur ikusiko dau argia 'A las cinco en el Astoria' izenburupean. Lan horregaz sasoi barri bat hasi dau taldeak Leire Martinez kantariaren abotsagaz. Kantaria garagarrilaren 14an aurkeztu eben.
Extremoduroren disko barria irailaren 9an izango da kalean
2008-09-01 10:30 MusikeaEgitura berezia izango dau diskoak, izan be, kanta bakar bat baino ez dau izango. Halan da be, 'Pedra' kanta bateko euren 1995eko proiektuan ez bezela, oraingoan pistatan banatu dabe diskoa, entzunaldia errazte aldera.
Berri Txarrak taldearen inguruko 'Zertarako amestu' dokumentala Portobelloko Zine Jaialdian estreinauko da gaur
2008-08-29 12:51 MusikeaBerri Txarrak taldearen inguruan Ibon A. Totorika zuzendariak egindako 'Zertarako amestu' dokumentala Portobelloko Zine Jaialdian estreinauko da Londresen, 'Death of Alternative Music Venues' atalaren barruan.
AC/DC taldearen kantu barria Interneten
2008-08-28 16:14 MusikeaKanta hau urriaren 21ean argitaratuko dan 'Black Ice' diskoaren barruan egongo da; disko horretako hamabost kantuetako bat izango da. Kanadako Vancouverren grabau dabe diskoa Brendan O'Brien produktoreagaz.
The Chieftains, Ismael Lo eta Eliades Ochoa irailaren 4tik 7ra arte egingo dan Getxoko Folk Jaialdian
2008-08-28 10:34 MusikeaJaialdia irailaren 4an hasiko da Korrontzi trikitixa taldeagaz. Gainera, seikote bizkaitarrak zuzeneko disko bat grabauko dau kontzertu hau aprobetxauta. Lan horretarako, Jorge Arribas (La Musgaña), Faltriqueira, Susana Seivane, Jesus Cifuentes (Celtas Cortos) eta Mikel Urdangarin musikarien laguntzinoa izango dabe.
'Bonberenea Sutan' jaialdia Tolosan egingo da irailaren 12 eta 13an
2008-08-27 10:21 MusikeaKontzertuak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira. Barikuan, Naiz roxa, Kerobia, Zea Mays, Sorkun & Vice Presidentes, Anestesia eta Makala izango dira. Zapatuan, barriz, Willis Drummond, Inoren Ero Ni, Lisäbo, Deabruak Teilatuetan, Delorean eta Bad Sound System taldeek joko dabe.
Deba herria '7 Sois 7 Luas' jaialdiko partaide
2008-08-25 15:01 MusikeaLehen aldia da euskal herri bat Europa eta Afrikako urigune desbardinetan antolatzen dan jaialdi honetan sartzen dala. Aurten, ganera, ekimen honen inguruan beste hainbat emonaldi be antolatuko dira Debako Alamedan, haize zabalean eta doban.
Bidasoa Folk jaialdia izango da asteburuan Irunen, Hondarribian eta Hendaian
2008-08-21 12:10 MusikeaAntolatzaileen esanetan, aurten sekula baino artista eta ekitaldi gehiago izango dira Txingudiko Badian. Jaialdiaren leloa 'Hiru hiri, hiru historia, kultura bat' da. La Banda del Surdo taldeko kataluniarra edota Herbeheretatik etorritako Muyayos de Raiz taldea izango dira, besteak beste.
'Los Tigres del Norte' mexikarrek Donostian eta Bilbon joko dabe
2008-08-20 14:28 MusikeaEgunotan salgai jarritako '25 joyas' bere disko-bilduma barria aurkezteko birearen barruan, taldea Donostian izango da hilaren 21ean eta Bilbon 22an.
Kontzertuok uri bakotxeko Rockstar aretoetan izango dira eta sarrerak eskuragai dagoz Tick Tack Ticket, BBK eta Kutxa guneetan, 22 euroan.
Kepa Junkera izango da Bilboko Txistularien Ohiko Alardeko konbidau berezia
2008-08-20 14:09 MusikeaAlardea domekan, abuztuak 24, Aste Nagusiko azken egunean ospatuko da Plaza Barrian, 13:30ean. Bilboko Txistularien Bandeaz gan, hainbat konbidau izango dira 'euskal musika eta jantzarik onena' eskaintzeko.
Lagartija Nick talde andaluziarrak zabalduko dau Gasteizko Azkena Rock jaialdia
2008-08-19 11:36 MusikeaAzkena Rock Jaialdia irailaren 4an, eguena, hasiko da arratsaldeko seiretan, Gasteizko Mendizabala eremuko ateen zabaltze ekitaldiagaz. Lagartija Nick taldearen akordeak izango dira entzungo diran lehenengoak, arratsaldeko 18:25ean.
Lauroba laukote donostiarrak lehenengo diskoa kaleratuko dau irailean
2008-08-13 10:57 MusikeaGor Diskak-ek urtero ataraten dauen 'Aurtengo gorakada' hamargarren bilduman 'Ez nintzen irten behar' abestia kaleratu ostean kaleratuko dau Lauroba taldeak bere lehenengo lana.
Berri Txarrak nafarrek Gernikan emongo deutse amaierea 'Jaio. Musika. Hil' bira luzeari
2008-08-12 14:43 MusikeaEuskal talde batek sekula egin dauen birarik handiena izan da talde nafarrarena, ia 200 kontzertugaz, Suitza, Espainia, Alemania, Austria, Japonia eta Frantzia lako 15 herrialde ingurutan. Azken kontzertua abuztuaren 16an izango da, 22:00etan.
Stray Cats rockabilly taldeak Barakaldoko Rockstar Live aretoan hasiko dau bere agurraren birea
2008-08-11 15:17 MusikeaTalde estatubatuar mitikoak zapatu honetan hasiko dau bere agurraren birea izango dana. Europako uri nagusienetatik pasau ostean (Helsinki, Stockholm, Amsterdam eta Londres, berbarako), birea Dublinen amaituko da irailaren 16an.









Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan