Euskadiko Soinuak-ek Kataluniagazko loturak sendotzen ditu Vic-eko azokan
2009-09-16 11:47 MusikeaEuskadiko Soinuak aurten be Mercat de Musica Viva de Vic-en izango da irailaren 17tik 20ra bitartean. Musika industriako alkarte eta enpresakaz alkarlanean, stand bateratua jarriko dau eta Euskadiko 4 talde aurkeztuko ditu zuzenean: Oreka TX, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays.
Euskadiko Soinuak aurten be Mercat de Musica Viva de Vic-en izango da irailaren 17tik 20ra bitartean. Musika industriako alkarte eta enpresakaz alkarlanean, stand bateratua jarriko dau eta Euskadiko 4 talde aurkeztuko ditu zuzenean: Oreka TX, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays.
Euskadiko Soinuak, Euskadin produzidutako musikea sustatzera eta zabaltzera bideratutako Eusko Jaurlaritzearen programeak, musikearen industria indartzeko eta Euskaditik kanpora zabaltzeko ekimenak garatzen ditu. Helburu horretarako ezinbestekoa da azoka profesionaletan parte hartzea eta ezin Mercat de música viva de Vic alde batera itxi. Gainera, azken boladan, Euskadiko Soinuak inguruko merkatuakaz hartu-emon zuzenak lantzen ari da, artisten alkartruke zuzenagoak eginez. Kataluniagazko hartu-emon horreek sendotzeko, Euskadiko Soinuak Katalunia eta Euskadi arteko artisten alkartruke kanpaina batean ari da lanean eta bide horretatik nahitaezkoa zan programak modu berezian Mercat de Musica Viva de Vicen parte-hartzea.
Aurten be Euskadi present izango da azokan ‘Euskadiko Soinuak’en standagaz eta musika arloan Euskadiko zenbait artistaren kontzertuak izango dira: Oreka TX, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays. Gainera, Jaurlaritzako Kultur arloak Aragoi eta Euskadi arteko Joaquín Pardinilla eta Angel Unzu gitarrajoleen produkzinoa be lagunduko dau.
Kontzertuez gan, Euskadiko Soinuakek luntx-aurkezpen bat antolatu dau Rafa Ruedaren showcas bereziaren ondoren. Bertaratzen diran profesionalei egungo Euskadiko artisten lanakaz osotutako bideo-muntaia aurkeztuko jake.
Beste azoketan egiten dan legez, Vic-en be Euskadiko Soinuakek stand bateratua jarriko dau Euskaditik doazen parte-hartzaile guztien topagune izateko. Sektoreko beste profesionalakaz emoten diran hartu-emonetan enpresen eta programearen sustapen materialak banatzen dira, baita Euskadiko Musikearen Gida 2009-2010 eta EHDEk (Euskal Herriko Diskoetxeen Alkarteak) plazaratu barri dauen bilduma diskoa be.
EHDEz gan, aurtengo azokan EUPREL Euskadiko Promotoreen Alkartea eta Kultura Live zuzeneko aretoen alkartea be izango dira, baita Gin & Tonic, Kap Produkzioak, Brixton Records, Txalap.art eta Txintxarri management enpresak be.
Musika egitaraua
- OREKA TX: eguenean, hilaren 17an, 23:45ean - Plaza dels Màrtirs.
- JABIER MUGURUZA: barikuan, hilaren 18an, 22:00etan - Casino de Vic.
- RAFA RUEDA: zapatuan, hilaren 19an, 13:30etan - Club MV.
- ZEA MAYS: zapatuan, hilaren 19an, 0:45ean - Sucre 2.
- UNZU PARDINILLA: zapatuan, hilaren 19an, 22:15ean eta 01:00etan - Jazz Cava.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!