Fermin Muguruzaren lan barriak
2007-12-13 11:41 MusikeaFermin Muguruzak bere Talka diskoetxearen eskutik lan barri bi plazaratu ditu: 'Irun, Lion, Zion in Dub' eta 'Afro-Basque Fire Brigade - Tour 2007'. Azken horretan, bere azken birako irudiak, liburua eta DVDa jasoten dira.
Barakaldo Antzokiak gospel doinuak hartuko ditu asteburuan
2007-12-12 14:25 MusikeaLehenengo emonaldia bariku honetan izango da, 20:00etatik aurrera, Joyful Gospel Choir taldeagaz. Hurrengo kontzertua domekan izango da, abenduak 16, 19:00etan hasita, Marlena Smalls & The Hallellujah Singers taldearen eskutik. Azken emonaldia, abenduaren 18an, Soweto Gospel Choir taldeak eskainiko dau.
Jaurlaritzeak ezohiko diru-laguntzinoak emongo ditu musika-arloa sustatzeko
2007-12-12 10:30 MusikeaKultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak danetara 27.000 euro banatuko ditu; Euskal Promotoreen Alkarteari 20.000 euro emongo deutsoz eta Euskal Herriko Diskoetxeen Alkarteari 7.000 euro.
Ken Zazpi puntaren puntan ‘Argiak’ diskoaren 15.000 kopia salduta
2007-12-12 10:27 MusikeaAmaitu barri dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, Ken Zazpi taldearen ‘Argiak’ diskoa izan da izarra, bertan 5 egunetan, 3.500 diskotik gora saldu baitira, hau da, minutuko disko bat baino gehiago saldu dau taldeak.
Pereza BECen izango da abenduaren 21ean
2007-12-11 13:30 MusikeaTaldeak Aproximaciones azken lana, bosgarrena, aurkeztuko dau Barakaldon, 21:00etatik aurrera. Taldeak 2001ean kaleratu eban lehenengo diskoa, Pereza izenekoa; 2003an, Algo para cantar; 2005ean, Animales; eta, 2006an Los amigos de los animales.
Kaotiko taldea 'Adrenalina' disko barria grabetan hasi da
2007-12-04 11:09 MusikeaZemendiaren 26an Garate estudioetan hasi ziran disko barria grabetan. Haritz Harregüy arduratuko da diskoaren produkzinoaz, grabazinoaz eta nahasketak egiteaz.
Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasaten
2007-12-03 18:16 MusikeaEuskal Herriko Akordeoi Elkartearen eskutik, abenduaren 6tik 9ra egingo dira Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasateko Amaia Antzokian, Arizmendi Ikastolan eta Kultur Etxean. Aurreko edizioetan bezela, aurtengo Arrasateko Akordeoi Jaialdian parte-hartzaileen maila handia eta kalidade musikala izango dira nagusi.
Gontzal Mendibilen ‘Arrupe, nire isiltasuna’ ikuskizuna DVD formatoan eskuragarri
2007-12-03 13:12 MusikeaOrain, barriz, ‘Arrupe, nire isiltasuna’ lanaren estreinaldia digipack txukun batean jaso da, danetara, bi CD, DVD bat eta libreto luzea dira. Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan eakustoki bat izango da jenteari Gontzal Mendibilen azken ikuskizun honen barri emoteko. Abenduaren 5etik aurrera dendetan be egongo da salgai.
'Ataramiñe... kantuz', presoen poema musikatuak batzen dituan diskoa kaleratu dabe
2007-12-03 11:50 MusikeaOrain arte argitaratutako presoen literatura liburuetatik ataratako berbak hartu eta musikaz jantzi ditue disko honetarako. Diskoa estilo desbardinetako 11 kantaz osaturik dago.
Gose baltzetik zurira pasau da
2007-11-30 14:44 MusikeaLehenengo diskoaren azal baltza zuri bihurtuta, Gose taldeak lotsarik barik egiten dau berba sexuaz eta beste hainbat kontuz aurkeztu barri dauen bigarren diskoan. Halanda be, estiloan ez da aldaketa lar izan, trikia eta musika elektronikoaren arteko buztarketea da nagusi.
‘Euskal Greatest Hits Gaua’ Durangon
2007-11-30 10:21 MusikeaGerediaga Alkarteak eta Durangaldeko Musika Taldeek ‘Euskal Greatest Hits Gaua’ izeneko euskal musika taldeen kantu ezagunen bersinoen kontzertua antolatu dabe. Danetara, Durangaldeko 11 taldek parte hartuko dabe, eta emonaldia abenduaren 7an izango da, gaueko 21:30etan, Andra Mariko eleizpean.
Esperantzarako argiak
2007-11-29 14:45 MusikeaKen Zazpi bizkaitarrek laugarren diskoa atara dabe 'Argiak' izenburupean. Hamabi kantaz osotutako lana hemen grabau arren, masterizazinoa Los Angelesen egin dabe Rafa Sardinaren gidaritzapean.
‘Bilbao Hiria’ XX. Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea zabalik
2007-11-29 14:40 MusikeaBilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea martxan jarri da barriro. Hemeretzi edizino igaro ondoren, Euskal Herrian zein estadu osoan be musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa dabe antolatzaileek.
Enas mungiarren punk-rock zikina
2007-11-28 14:50 MusikeaMungiatik datorren laukoteak lehenengo diskoa atara dau. Oinarrian, punk-rock estiloa jorratzen dabe baina, taldekideek azaldu daben legez, 'melodietan ikutu suabeagoak igarten dira'. Aurkezpena gaur egin dabe Bilbon.
Euskal Herriko Libreriako Musikea
2007-11-28 13:24 MusikeaEuskal Herriko sortzaileek lurraldetasunaren muga naturalak gainditu eta estadu espainoleko produkzino etxen atentzinoa piztea lortu dabe. Boza Edizioguneak, hainbat diskoetxeren zein egileren laguntzaz, ‘Euskal Herriko Libreriako Musika’ izeneko kantu bildumea osotu dau, euskal musikea zabaltzea, erabilerea erraztea eta bultzatzea helburu dauelarik.
Springsteen BECen: 'Gabon, oso gustura nago hemen egoteaz'
2007-11-27 11:47 MusikeaHamazortzi mila lagunek gozau eben bart Bruce Springsteenek Euskal Herrian emon dauen kontzertu bakarrean, bi ordu eta erdiz.
Laboak 'Lekeitioak' lana aurkeztu dau CD formatuan
2007-11-22 17:14 MusikeaEdizino barritua Lekeitioko udaletxean aurkeztu dabe eta bertan izan dira Laboa bera eta bere Marisol Bastida emaztea, besteak beste.
Zea Maysek 'Morphina' izeneko diskoa atara dau taldearen hamargarren urteurrenean
2007-11-22 14:54 Musikea'Mundua zelan doan ikusita, arin eta estresauta, morfina apur bat behar da gure arimea lasaitzeko', dino Aiora Renteria taldekideak.
Gaur beteten dira hamar urte Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ebenetik eta egun berezia da eurentzako.
Mamba Beat: dantzarako proposamen mestizoa
2007-11-21 13:00 MusikeaProgramazino elektronikoak euskarri, jazz, funky eta musika baltzean oinarritutako musikea lantzen dabe bilbotarrek. Dantzarako gonbitea da euren proposamena groove, acid, tekno edo soul erritmoen bitartez.
Rock, folk eta musika klasikoa BilbaoMusikak antolatutako Santa Zeziliaren kontzertuetan
2007-11-21 11:33 MusikeaZemendiaren 22an, San Zezilia egunean, barriz, irakasleen txandea izango da Ayala Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko daben kontzertuagaz. Emonaldiak 30 bat musikari batuko ditu eszenatokian (Eskolako Sail guztien ordezkaritzea izango da),
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan