Michael Jackson hil da
2009-06-26 10:28 Musikea'Pop musikearen Erregea' eta inoiz ale gehien saldu dituan diskoaren egilea -Thriller-, hil da bart Los Angelesen (AEB), 50 urte zituala. Medikuek bihotzekoak jota eta arnasik hartu barik topau eben etxean eta, ondoren, ospitalean hil da.
Michael Jackson, 'Pop musikearen Erregea' eta inoiz ale gehien saldu dituan diskoaren egilea -Thriller-, hil da bart Los Angelesen (AEB), 50 urte zituala. Medikuek bihotzekoak jota eta arnasik hartu barik topau eben etxean eta, ondoren, ospitalean hil da.
Heriotzearen ostean artistearen ingurukoek baieztu dabenez, Jackson botikak hartzen egoan hankan eta orno batzuetan zituan lesinoak dirala eta. Garagarriletik aurrera, mundu mailako kontzertu-bira bati ekitea zan bere amesa.
Albistea zabaldu eta berehala, Jacksonen jarraitzaileek kalera urten dabe Los Angelesen bertan eta baita munduko hainbt lekutan be, New Yorkeko Times Square plazan eta Apolo Antzokian, berbarako.
'Thriller', 'Beat It', 'Billie Jean', 'Bad', 'Smooth Criminal' eta 'Heal the world' dira bere musika-ondarearen altxor batzuk. Lau urte baino ez zituan lehenengoz eszenatokira igon ebanean eta 12 zituanean ezagun egin zan mundu osoan, bere anaiakaz batera sortutako Jackson Five taldeko abeslari legez.
Danetara, 13 Grammy sari irabazi ditu, lehenengoa 20 urtegaz, 'Don't stop 'til you get enough' abestiari esker. Edozelan be, Thriller diskoak emon eutson mundu mailako arrakastea 1982an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!