Bertoko lau talde II. Getxo Sound Jaialdian

Bizkaie! 2009-06-23 14:32   Musikea
Zapatuan, bagilak 27, Rebeca Jimenezek eta M-Clanek joko dabe Getxon

Getxo Sound jaialdia beste aurrerapauso bat da Getxoko Kultur Etxearen eta bertako taldeen arteko lankidetzan. 90eko hamarkadan hasi zan lankidetza hori, Getxoko talde-erroldea sortuta. Hori izan zan taldeentzako laguntza-programearen abiagunea.

Barikuan, bagilak 26, Getxo Sound jaialdia egingo da bigarren urtez jarraian. Jaialdiak pop-rock talde getxotarren lana bultzatzea eta euren musikea publikoari ezagutzera emotea ditu helburu nagusi. Kontzertuak Algortako San Nikolas plazan izango dira eta estilo anitzeko lau taldek parte hartuko dabe, 20:00etatik aurrera. Astegoieneko musika eskaintzea M-Clan taldearen kontzertuagaz osotuko da biharamunean, zapatuan. Talde murtziar ospetsuak Algortako Portu Zaharreko zelaigunean joko dau gaueko 22:00etatik aurrera. Jaialdiaren hasieran, Rebeca Jiménez abeslariak be kantauko dau. Getxo Sound eta M-Clanen saioetarako sarrerea dobakoa izango da.

II. Getxo Sound jaialdian honako talde honeek izango dira: CELSIUS 32, NUN, SACRUM eta THOSE RADIOS. Horreek guztiek euren trebezia eta Getxoko taldeen sasoi ona erakutsiko ditue. Era berean, talde horreek jorratzen dituen musika estilo eta eragin anitzak ezagutzeko aukerea be izango dogu. Getxo Sound jaialdia beste aurrerapauso bat da Getxoko Kultur Etxearen eta bertako taldeen arteko lankidetzan. 90eko hamarkadan hasi zan lankidetza hori, Getxoko talde-erroldea sortuta. Hori izan zan taldeentzako laguntza-programearen abiagunea.

Laguntza programeak bizirik dirauela, maketa eta diskoa grabetako, kartelak inprimiduteko eta argazki-liburu profesionala egiteko laguntzak hartzen ditu barne. Horrezaz gan, Getxoko taldeek Riff Musika Eskolako entsegu-gelak erabilteko deskontuak ditue. Azkenik, blues taldeek Getxoko Blues jaialdian parte hartzeko aukerea daukie eta beste talde guztiak Getxoko jaietan jardun daitekez, betibe batzordeek aukeratzen baditue.

Gaur egun, hogei bat taldek osotzen dabe erroldea. Izan be, azken urteotan banda barriak agertu dira Getxon eta, Kultur Etxearen laguntzaz, estudio grabazinoak egiteko aukerea izan dabe. Besteak beste, honako talde honeek maketak grabau ditue: Sweet Oblivion, Standard, Izenik Ez, Iraultza, Patada en la Papada, Smile, Zurkaitz, Ehiztari Beltza, Zodiacs eta Nobel.


M-Clanen kontzertua

Getxo Sound jaialdia amaitu eta, biharamunean, bagilaren 27an, zapatuan, egungo pop-rock talde ospetsuenetariko batek joko dau Algortako Portu Zaharreko zelaigunean. Saioan Rebeca Jiménez abeslari gaztearen ekitaldiagaz be gozetako modua izango da.

'Memorias de un espantapájaros' biran buru-belarri sartuta dator Getxora M-Clan. Bireak taldearen azken diskoaren izena hartu dau eta lan horretako kantu barriak aurkeztuko ditue. Diskoak aurtengo Musikaren Sarietan irabazle izan da Rock Diskorik Onenari emondako sarien mailan. Zapatuko kontzertuan, Rebeca Jiménez abeslariak kantauko dau M-Clanen aurretik eta bere debuteko diskoaren kantuak aurkeztuko ditu: 'Todo llegará' dikoko kantuak, hain zuzen be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu